2008(e)ko irailaren 4(a), osteguna

Piriapolis eta Punta del este

Montevideon ibili ondoren, Uruguayko paraje turistikoak bizitatzea erebaki nuen, hori da Montevideotik hasi eta jarraitu kostarik kosta Brasil ingururarte. Kriston frakasua izan da, Zer gatik?, ba negua izatean, den dena huts hutsik zegoelako, animarik ere ez.

Lehenego Piriapolis herrira juan nintzen, herri hau orain dela mende bat Piria izeneko gizon batek jaso zuen. Bere nahia europan ikusi zituen antzerako "Zona Balneria" bet egite izan zen.

Lehengo bertako portua eraiki zuen, bertatik bere granito meategietatik atezatzen zuen harriak beste leku batzutara bidaltzeko. Gero terrenoak erosi zituen eta bertan dauden erakin handienak jaso zituen (Kasinoa hotel haundi batekin, bera biziko zen gaztelua, behin ere konsagratu ez zen eleiza bat ....)

Gaur egunean Uruguaydarrak udaran oporretara juaten diren leku turistiko bat da. Esan daiteke Urugayko Zarautz dela. Punta del Este Donostia izango zen.

Argazkian ikustendena Piriapoliseko playetako bat da, bat da, kosta guzia playa delako.
Beste hau berriz Piria da, bueno bere izenez jarritako estatua bat. Egia esan Uruguayn leku denetan daude herritar famatuen eskultura eta bustoak (Batez ere Jose Gervasio Artigasenak, ez dago plazarik Artigazen estatuarik gabe)
Atzean ikusten den hori Piriak jaso zuen lehenegotako etxe bat da.

Piriapolisen ibili ondoren Punta del Estera juan nintzen. Egia esateko kristonetako disgustua hartu nuen huts hutsik zegoelako eta gairera inmobiliariak izan ezik beste ia dena itxita. Ikusi tako gauzarik politena puertua izan zen, bertako arrantzaleak arrainak deskargatzen zeudelako, beste ezerrez, hotel, apartamentu, txalet lujoso pillabat baina denak hutsik.
Punta del este oso, oso garestia da. Nire ustez Punta del Esten Uruguaytar gutxi ibiliko dira, bakarrik aberatsak, besteak kostako beste leku batzutara juango dira.


Argazkian ikusten dena, Punta del Estek duen perfila da bertako puertutik aterata. Punta del este penintsula bat da. Alde batetik Rio de la Plata du eta bestetik Ozeanu Atlantikoa, Argazki hau Rio de la Plata aldetik aterata dago. Alde hontako playak Playa Mansa du izena eta beste aldekoak Playa Brava.
Beste argazki honi "La Punta de la Punta del Este" deitu diot, penintzularen puntan aterakoa delako.


Argazkian ateratzen beste hau Uruguayko plater tipikoetako bat da. CHIVITO du izena, egia esan Hanburgesa bat dirudi, baina haragi pikatuakin izan beharrean okela prejituarekin prestatzen dute. Aparte, hamburgesa batek dituen gauzez gain beste gauza pilabat jartzen diote, azeituank, piperrak, arrautza egosiak ....

Beste hau, Punta del Estetik lau bat kilometrotara dago, Zubiak egin behar eta holakoak egin.

Beteste argazki hau, beste zentro turistiko baten atera nuen, La Paloma, Rocha departamentuan. Egia esan bertako gauzarik politena izan zen.
Ba hori, Ikususirik hemengo kostaldea nola dagoen, eta gainera jakinda baleak ere juan dirala (Ez ditut ikuzi, konetatu zidaten ni heldu aurreko egunean han zeudela), Uruguayko barnekaldera jotea erabaki dut. Beraz urrengo zarrerak Minas, Melo, Tacuarenbo .... izando diar.
Porzierto, naiz eta nire bidaitik kanpora gelditu, Uruguayen herri bat Vergara izenarekin dago.

iruzkinik ez: