2011(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

1964. Urtean jaitakoen kintada

Aurten 1964. urtean jaio ginen batzuk, Maiatzak 14 an Kintada ospatu genuen Urbiago fondan bazkari bat eginez.

Goizeko hamarretan elkartu eta lehenik Harrikutz eko koba zuloa ikustera juan ginan. Bertan ordu beteko ibilaldia egin eta Arantzazun indarrak berristu eta gero, urbia aldera juan ginen. Naiz eta eguraldiak ez lagundu (ez bai zigun bide guzian atertu).

Bertako Fondan bazkaldu, eta arratsaldeko 5 do 6ak aldera, arropa denak legortu eta gero berriro ere Arantzazura bueltatu ginen. Sindikan trago bat hartu eta Gero Antzuolan San Ixidro festa zela eta herrira bueltatzea erabaki genuen, bazkaltzera juan ez ziren beste bi kintekin elkartzeko. Txikiteo formal bat egin, Danok Bat elkartean, Jokini (Beste kinto bat) erositako bokadilo batzuk janaz afaldu eta gauean Zurrategin zegoen erromerian dantza eginez eguna bukatu genuen.




Por zierto, azkenean ez genuen jakin zergatik Antonio Gallegua ilea zeharo moztuta etorri zen.

Komentatu zutenez datorren urtean Errioxa aldera juango gara.

Beraz, datorren urtekoa datorren urtean kontatuko det.