2008(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

Puerto Madryn

Puerto Madryn Argentinako ekialdean dago Ozeano Atlantikoa, bertara etortzeko 16 bat orduko bidaia egin izan behar nuen baleak ikusi nahi banituen.

Lehen egunean itsas leoiak edo itsas otsoak ikustera juan nintzen argazkian ikusten den moduan biziketaz Puerto Madrynetki 17 kilometrotara dagoen Punta Lomara.

Itsas gora egon behar da itsas otsoak ikusteko bestela jai dago itsas otsoak itsasoan egoten bai dira, ni ordurako juan bai nintzan eta han topatu nituen.


Egurarldi oso ona ez nuen izan, egia esan Punta lomatik bueltatzerakoan euria egin bai zidan, baina gaztelaniaz esaten den moduan "No hay mal que por bien no venga", eta urrengo argazkia da adibide bat.

Urrengo egunean Delfinak eta Pinguinoak ikustera juan nintzan.

Definak ikustera Rawson herria juan beharra dago, herri hau eta inguruko beste batzuk Galeses beterik daude eta gaur eggun ere toda daiteke Galeses hitz egiten dutenak.


Hemen ikusten diren delfinak Toninak dira, delfin txikiak baina oso bizkorrak. Ez da oso arraza argazkiak ateratzea.
Hegoaldera jarraituta (100 bat kilometro) Punta Tombora juan daiteke eta bertan ameriketan dagoen pinguinera handiena ikus daiteke. Ni egon nintzen garaia ez da onena pinguino txitak jaiotzen daudelako baina Martxo inguruan bertako playetan miloi bat pinguini ikus daiteke.


Pinguino Txita jaio berri bat.

Pinguinoak oso gertu ikus daiteke, ikutzea debekaturik dago, guarda pila bat daude parke natural hau zaintzen.

Itsasora arrantzara juan da gero, buelta kabietara txitei jaten ematera.

Pinguinoak kabietan

Hirugarren egunean azkenik baleak ikustera juan nintzen. Baleak ikustera Peninsula Valdesera juan beharra dago, Puerto Piramides herria. Ni egon nintzen garaia azaroaren bukaera ez da garairik onena ere baleak ikusteko, gehienak itsasora juanak bai dira, baina batzuk ikusteko aukera izan genuen, denak bale amak umearekin.


Bideo hau ez da kalitate handikoa baina adibide moduan balio dezake.
Balekumeak denbora pila bar jolasean pasatzen dute, salto egiten edo buztanarekin ura joten, jarraian adibide batzuk.

Peninsula Valdesen baleetaz aparte beste animali pila bat ikus daiteke, adibidez itsas elefantak

Armadilloak.
Guanakoak, sugeak, konejo meduko batzuk (ez naiz izenaz gogoratzen)
... eta bi ankako peste pilla batzuk.
Eta Inportanteena ORKAK itsas otsoak jaten playan. Baina hau ikustea loteria tokatzia baino zailagoa da. Guk ahalegina egin genuen eta han egon ginan ordu pila bat zain, baina urrengo baten izan beharko du.



iruzkinik ez: