2012(e)ko uztailaren 7(a), larunbata

Arrolarekin Pirineotara Irteera


Kaixo, berriro ere hemen naiz nire bizitza triste oni buruz zerbait idazteko. Oraingo honetan komentatu nahi dut aurreko aste bukaeran Arrolakoekin batera Pirineotara juan nintzela. Hemeretzi lagun juan ginen Larunbatean Pantikosatik irten eta igandean Sallent de Gallegos era heltzeko. Larunbatetik igandera bitarteko gaua Respomusoko aterpetxean egin genuen.

Eguraldi ona izan genuen, naiz eta larunbat gauen kristonetako odei zaharra eduki, baina, aterpetxean geundenez ez zuen inolako eraginik eduki.

Egin genuen ibilaldiari buruz esan lehen egunean Pantikosatik – Piedrafitara juan ginela Tebarraiko lepotik zehar. Taldeko gazteenak Pikos del Infierno egiteko aprobetxatu zuten. Bigarren egunez Piedrafitatik – Sallente de gallegora egin genuen Musales menditik zehar.

Bukatzeko esan ibilaldiko argazkiak ikusi nahi duenak Arrolako argazki Webgunean dituela eta bertara juateko jarraian dagoen argazkian klik egin besterik ez duela.


2012 Pirineoak, Panticosa - Sallent de Gallego

Eta argazki gehiago ikusterik nahi izan ezkero hemen doaz nik ateratako beste argazki "artistiko" batzuk.



















Besterik gabe onak izan eta hurrengorarte.