2009(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Maroko

Abenduaren 2 eta 12 bitartean nire lagun Jabi eta biok Marokon egoteko aukera izan dugu. Bertara juateko, Marrakech era hegaldi bat hartu genuen. Beste bidai guzia alokatutako Fiat Palio txiki baten egin genuen.



Lehen eguna Marrakech hirian ibili ginan, kotxea lokatu eta bertako alde zaharrean buelta batzuk emanaz. Askenean ia turista gehienen moduan Jemaa el Fna plazan bukatu genuen, bertako girua ikusiaz.

Hori bai ahal eginak egin eta gero lortu genuen, bertan egoten diren “tipo pintoreskoei” argazkiengatik ez ordaintzea, eta ez pentsa erreza denik, radar bat dutela dirudi.

Bertan ikus daitekeen gauzen artean tximinuak, sugean, jatetxe anbulanteak, zuku postuak, txarlatanak (hauek ez dakit arabez edo bereberez baina nik ez nien ezertxo ere ulertzen) eta hori bai milaka eta milaka saltzaile.


Arratsalde ilunabarra Jemaa el Fna plazan pasatu genuen, dena hobeto ikusteko bertan dauden terraza batetik ateratako argazkia duzue hau.


Lehen egunean lo egiteko argazkian ikusten duzuen Riad hau hartu genuen. Marokon Riad izeneko tokian garai bateko etxe tradizionalak adierazten dute. Itxuraz Andaluziako etxeen antzerakoak dira, erdian parke bat eta bueltan gelak eta egoteko tokiak direlarik. Etxe hauek normalki ez dute leihorik kanpo aldera, bista denak erdiko patiora ematen dute. Argarzkia gure Riad eko patioa.



Bigarrengo egunean alokaturik genuen kotxea hartu eta gure bidaiari ekin genion. Lehenik egin beharrekoa Atlas mendi katea zeharkatzea izan zen, beraz esan daiteke lehen eguna kotxean egin genuela. Hori bai noizean behin geldituaz argazki batzuk atera eta zerbait jateko.


Behin Atlas mendi katearen beste aldera iritsi ginenean esan daiteke “La Ruta de los Kashba” delakoena sartu ginela. Kashba hauek, gaztelu erako etxebizitzak dira, denak lur eta lastoz eginak. Lehenengo bisitatu genuena Ait Benhaddou izan zen (Beheko argazkian) , behar bada famatuena, bertan Gladiator edo Laurence de Arabia moduko pelikulak filmatu bai ziren.



Gero desertura bidean beste pila bat ikusteko aukera izan genuen Ourzazate, skoura, Dades, Tinghir hirietan. Beheko argazkian ikuz daitekeen hori Skoura koa da.


Besta hau berriz Dadez aldean.

Marokon kashben aparte ikusi ditugun beste gauzetako bat, mendi haitzarteak, guk bi ikusi ditugu bata Dades ibaiak egiten zuena eta bestea Todhra ibaiak egiten zuena. Gauza bitxi moduan esan Atlas mendiaren alde honetara datozen ibai denak basamortuan hiltzen direla, itsasora joan beharrean .
Argazkian Dades ibaiak egiten duen haitzartea pasatezko eginda dagoen bidea.

Dades ibaian gora egin genuen atlas mendi kateruntz eta bertan ateratako beste argazki hauek ikusi dezakezue.
Lehena herrietako jendeak mola garbitzen dituen heien arropak.

Beste hontan Dades ibaiak egiten duen haizartearen argazki bat.


Basamortura bidaia jarraituaz hurrengo parada Todrha ibaiak egiten duen haitzartea eta bertara heldu baino lehenago dauden palmeralak izan ziren. Atlasekik basamortura behera doazen ibai denak, bidean oasi hauek sortzen dituzte, egia esateko palmerak hauek ikustekoak dira, Palmeren gain ortu pila bat daude eta bertan denetarik ateratzen dute bertakoek, tomateak, letxugak, asa .....

Garai batean Todrhako haitzartea kotxez pasatzeko errekan ibili beharra bazegoenez, gaur egun ez dago inolako arazorik bertara juateko. Denak gustora ez bai daude ere egin diren aldaketekin, niri iruditu zitzaidan bertako gehienak gustora daudela, batez ere haitzartetik gora bizi direnak.

Gidan irakurri genuenez Todhra tik gora, hiru – lau orduko ibilaldi bat egitera joan ginan. Ibilaldi hau egiteko bertako gida baten laguntza hartu genuen, ez bakarrik egiteko gauza ez ginelako izango, baizik bestela bertatik ateratzeko aukerarik ez genuelako izango, gure lagun Majouk ek insistitzen zuenagatik. Beraz Majouk, Jabi eta hirurok han joan ginen hain gogorra izan behar zen ibilaldia egitera.

Bidean Bereber nomada batzuen “Etxean” te bat hartzeko aukera izan genuen. “Etxea” zerbait esateagatik, eguraldi ona egiten zuenean Jaimapean lo egiten zuten eta eguraldia okertzen zenerako kobazulo batzuk zituzten. Ez dakigu zer ondo bizi garen Antzuolan.


Goiko argazkian Agmet eta bere familiaren "Etxea".

Beheko argazki hau, guk lo egin genuen hoteletik ikusten zen paisaia. Erdian Todrha ibaia eta bere bueltan palmeralak (35 kilometro ditu palmeral honek) , garai bateko etex edo Kashba eta beste aldean gaur egun dituzten etxeak, gehienak berriztuak etorkinak bidalitako diaruarekin.

Basamortura abiatzeko eguna heldu zenean gure lagun Majuobek komentatu zigun bere lehengusua bisitatu nahi zuela Merzougan eta gurekin joaterik zuen. Guk esan genion guregatik ez zegoela inolako arazorik eta hirurok masamortu aldera abiatu ginen. Bidean merkatu bat ikustera gelditu ginan. Merkatu hau urtean behin bakarrik egiten dela esan ziguten, Salta Luzia estiloko feria bat marokon. Merkatuan denetarik saltzen zen, arropak, animaliak, haragia, frutak .....

Bidean aurrera eginda Rissanira heldu ginan. Herriko sarreran ate haundi hau dute jarria, bateren batek komentatu zidanez hau omenda da desertuko atea.

Eta Rissani pasatu eta handik 25 kilometrotara Merzouga eta bere duna famatuak. Askenean benetako (edo telebistan ikusten den) basamortua.

Eta nola ez basamortuan gamelutan ibiltzeko turbante bana erosi beharrean izan ginan. Turbante luzeak, 5 metro pasa, benetako Bereber pintak hartzeko. Merzougako plana gameluak hartu eta desertura juatea izan zen bertan gaua pasatzera. Eta horrela egin genuen esan eta egin. Gainera bidai lagun moduan Nafarruako bikote bat ere izan genuen, beraz desertuan eta Euskaraz gainera.

Afaldu eta lo Jaima baten eta goizean goiz jaiki egunsentia ikustera. Beheko argazkian gure jaimak desertuan, gameluak ondoan prest guri berriro ere zibilizaziora bueltazeko.

Eta zibilizazio hitza erabiltzen dudanez, anekdota bat, Jaimen ondoan telefono kobertura zegoen. Ez dakin nora juan beharko ote garen inkomunikatuta egoteko.

Basamortuko ibilaldia egin eta gero Marokko ipar aldera jo genuen, Fes aldera. Fes era bidean Marokoko Suiza esan dutena pasatu genuen (Azrou, Ifrane) , berriro Atlas mendik alde batetik bestera pasatu behar genituen eta. Fes en egun bat egon ginen bertako medina famatua bisitatu eta batez ere bertako zurrategiak (hau antzuolakoak badakigu euskaraz esaten) edo kurtideriak.

Egia esateko ez dakit eguna ez zelako (hori esaten zuten bertakoak) edo beste motiboren batengatik baina zurratzaileen lantokia ez zen izan nik espero nuen bezalakoa. Hamaika argazki ikusiak nitun hango koloriekin baian gure parean argazkian ateratzen den hori ikustea besterik ez genuen izan. Beharbada hurrengo baten.

Medinan berriz, ba ikusten dena dendak eta dendak. Gaur egun Medinan ibiltzeko seinaleak jarriak daude eta galtzea ez da hain erraza. Ez da erraza dendak eta turistak ibiltzen diren ingurutara abiatzen bazara. Guk ezin dugu esan galdurik ibili ez ginanik. Bai gu galduta ibili ginan, gida moduan hango “El baquilla” fitxatu genuelako, baina hori beste historia bat da, jakin nahi baduzue galdetu txikiteo orduan eta esango dizuet.

Eta Fes etik kosta aldera, lehenego Casablanca, denbora gutxi Hassan bigarrenak egin zuen mezkita bisitatzeko denbora. Munduko hirugarren handiena dela diote.

Eta azken bi egunak pasatzera Essaouirara. Benetan herri polita, marokoko herri arrantzalea. Neri asko gustatu zitzaidan. Bertan ibili ginan pare bat egun, portua , hondartzek eta hiriko kaleetan zehar pasiatzen

Portua gabiotaz bete beteta. Meina bere harresiarekin

Atlantiko itsasoak bere olatuak harresiaren aurka bidaltzen eta jende dena harresiaren gainean no hiluntzen den ikusten.

Hondartzetan gameluak (Turistendako, gu ez ginan ibili, basamortuko esperientzia nehikoa izan zen niretzat beintzat)

Essaouira medinako kalean eta bertan bizi den jendea. Mezkitat nun nahi

Eta toki gehienetako moduan dendak eta merkatuak. Baina herri honek merezidu pena bisitatzea.

Eta bukatzeko berriro ere Marrakech. Etxera bueltazeko garaia heldu da. Hamar egunek ez dute gehiagotarako ematen. Marrakech en alokatutako kotzea itzuli, azken opariak erosi, zokoan gora eta behera ibili, azken mentazko teak hartu ........


Eta etxera.

Marrakech hegazkinetik ikusita.


2009(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

25 Urte eta gero Hau

Ba hori, esandakua 25 urte edo beharbada gehiago futbolean jokatzeke eta atzo idandean futbol zelai berrian futbol partidu bat jokatzea okurritu. Emaitza gutxiena (2-2). Jendea lasaitzeko Dyako anbulantzi bat ere egon zen bertan.
Goiko taldean Athletik zaleak.
Bekeko taldean Erreal zaleak
Ni erreal zeleekin, baina ez erreal zalea naizelako, Gotzonen talde berean ez egotegatik baizik. Urte askotako lehia bai dugo futbol kontu hauetan.
Eta herrelakoak eginda gero zer gertatzen da?
Ba oixe, kriston agujetak
Urrengo partidua?
Behar bada beste 25 bat urte barru.

2009(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

2009 Haurren Euskal jaia

Juan zen igandean hilak 18 Antzuolako Oinarin dantza taldeak bi urtean bein antolatzen duan Euskal jaia antolatu zuen. Eguraldiak lagundu zuen eta bertan Arrasate, Oinati, Legazpi, Plazenzia eta Antzuolako dantza taldeetako haurrak egon ziren (talderen bat ahazten bazait barkatu) .

Jarraian bertan ateratako argazki batzuk

Antzuola - Aiherra 25 urte

Aurten Auntzuolak eta Ahierrak 25 urte egin ditzte harremanetan. Hori dela eta kristo festa ospatu genuen juan zen hilaren hamaikan.

Lehenik goizeko hamaiketan Antiguako auzoan Ahierratarrie ongi etorria izan zen. Salda eta pintxo batzuk jateko aukera ere izan zen. Gero Antiguako errota ikustera juateko aukera izan zen. Errotak nola funzionatzen duen ez jakiterik ez dago Florentinon adieraztapenak entzunda gero.

Jarraian denok Antiguatik kalera juan ginen ekitaldiaren parte "serioa" egiteko. Egurandia ez zenez primerakoa, ekitaldi hau Torresoroako aretoan ospatu zen, eta bide batez Aiherratarrak areto berria hau ere ezagutzeko aukera izan zuten.

Hitzaldiak bukatu ondoren herri sareran bi trafiko kartel inaguratu ziren, kartel hauek inaguratu zituztenak Aiherra eta Antzuola arteko lehen kontaktua egin zituztenak izan ziren.

Eta gero Txikiteoa eta bazkari herrikoia, bertan ez zen musika eta dantzarik falta izan. Punto hontan gauza bat adierazi nahiko nuke, Ahierratarrak, Antzuolarren baino dantza gehiago eta hobeto egiten dute.

Ahierrako jende gaztea Ahierratik kanpo ikasten ari direlaeta festa arratsaldeko 6ak aldera bukatu zen.

Urrengoa Aiherran.

2009(e)ko irailaren 14(a), astelehena

Etiopia

Aurtengo abuztuan Etiopia aldera juan naiz oporretan. Lehenik eta behin hasiera baten gehien harritu ninduena izan zen Etiopian (eta esan zidatenez Afrika danian) jendea kaminuan ibiltzen dela. Kaminu denak jendez beterik daude


Bueno jendez.....Jende, abere, karro ....... Zerbait gertatu ezkero betik bateron bat dago inguruan. Hainbeste jende ibiltzen den tokian ez da arraroa istripuak egotea, gut pare bat ikusi genituen. Komentario moduan esan Etiopian Chat transportatzeko ibiltzen diren kamioiei Alkaeda deitzen diote, pentsa zenbat lagun eramaten dituzten aurrean.



Jarraian ikusten duzuen janari hau Etiopiako plater tipiko bat da, bere izena Injera, egia esan ez dakit zerekin eginda dagoen, han ogi moduan erabiltzen dute. Injera eskuz jatenda gainean jartzen zaizkion beste jan hoiekin. Jaki hoiek bijilixan ez badaude (Urtean 180 egun bijilixan egiten bai dute) haragia eta patatak, potajeak, barazkiak eta abar izanten dituzte.



Etiopian jende gehiena argazkian ikusten diren estiloko etxeetan bizi dira, bueno.. hirietatik kanpo bizi direnak, Uralitazko teilatuak dituzten etxeetan ere bizi da jendea, baina ez pentza behin ere Euskal Herriko etxeen nibeleta heltzen direnik. Etiopian Euskal Herriko erdipurdizko edozein etxek txalet bat emango zuen.

















































Eta bukatzeko Etiopian uda hontako kantu famatuena Miso Miso (Nere laguna). Kantu hau Hamer tribuaren kantu tradizional bat da. Youtubeko bertsioa gaureguneratuta dagoen bertsio bat da.