2011(e)ko apirilaren 30(a), larunbata

Aste Santuak Normandia eta Bretañan

Aspaldi hontan bastante alper nabilela eta (hori esaten didate batzuk herrian) eta aste bukaera hau entreteniduta pasatzeko, Aste Santuan Normandia eta Bretañara egin nuen ibilaldiko argazki batzuk jarriko dizkizuet.

Bidaia Normandian hasi nuen, Hemen turistendako dagoen dena edo nik ikusi nuena behintzat munduko bigarren gudaren bueltan dabil.

Kainoiak, bunkerrak, museoak eta abar, denak gerrarekin erlazionaturik.








Eta nola ez, Kanpo Santuak. Beheko hau Omaha hondartza ospetsuaren gainean dagoena da



Beste hau berriz Alemanea. Ikus daitekeenez, Kanpo Santuak ere desberdinak dira.



Eguraldia, egun bat izan ezik primerakoa izan nuen, Egun osoz eguzkia edukitzea eguraldi ona bada. Nik nahiago izango nuke eguraldi kaxkarragoa izan banu. Hau esaten dut nik itsaso bizi biziak ikusteko esperantzarekin juan nintzelako, eta askenean dena bare bare. Hori bai egun senti zoragarri batzuk izan nuen.



Normandiako ibilaldia bukatzeko Mont Saint Michel ra juan nintzen, nola ez, hau bai da inguruetan dagonik monumentu inportanteena. Hemen ere dena ez zen izan nik nahi bezela. Antzuolan komentatu zidaten nahi a la ez, ezinbestekoa zela inguru hau marea handiarekin ikustea. Nik 24 ordu egin nituen bertan, eta egia esan neretako marea betik berdin zegoen. Irakurri nuen marea eguerdiko ordu batetan igotzen zela, baina ni ez nintzen enteratu ere egin. Berriro juaten banaiz, ea suerte gehiago dudan mareekin. Bestela, Mont Saint Michel ek merezidu juatea, eta bertan egun oso bat pasatzea.



Jarraian dauden argazkiak Bretañan ateratakoak dira. Batzuk badakit non atera nituen, baina beste batzuk ez daukat ideiarik ere. Dakitenak jarriko ditut, besteak Bretañan, juan eta aurkitu.


Saint Malo


Faro hau Cap Frehel aldean Saint Malo tik 35 kilometrotara mendebalderuntz juanda.


Gaztelu hau aurreko farotik nahiko gertu. Oinez pare bat ordutara, kotxez berriz hamabost bat minututara. Gaztelu honen izena La Latte da. Bertan adibidez Vikingos filmea grabatu zuten Kirk Douglas eta Toni Curtis aktoreak antzeztuta.


Hau badakit ze herri den. Locrom (gaelikoz) Lacroman (Frantzezez). Benetan merezi du juatea.


Beste argazkia hau ere polita da, baina ez naiz gogoratzen nun atera nuen. Egia esan horrelako estanpa asko ikusten dira bretaña aldean.


Beste herri hau Auray da. Asko gustatu zitzaidan, batez ere beheko argazkian dagoen tipo horrek jartzen zuen giro goxoagatik.




La Roche Bernard


Guerande.


Piriac - Sur - Mer

Badakit ez dela asko idatzi dudana, baina horrela izan beharko du. Zeharo alpertuta nabil azken aldi hontan.

Ondo Ibili

Argazki gehiago beheko argazkian klik eginda.
Normandia - Bretaña 2011

2011(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

Aste Santuak Segura

Aurtengo Aste Santua Normandia eta Bretaña juan aurretik nere lagun Tote eta biok Segurako aste santutako prozesiñuak ikustera juan ginan.

Kontatzen dostenez segurako prozesiño hau garai baten Antzuolan egiten zanan antzerakua da. (gutxi gora bera, antzuolan erromatarrak ibiltzen zirelarik ez bai dakit).

Egia esateko Seguran jende pila batek hartzen du parte prozesiñuetan, Ostegunean eta Ostiralean izaten bai dira. Komentatu zidatenez 300 bat lagunek hartzen dute parte. Jende asko, oporretara juateke herrian gelditzeko, ohitura zaharrak mantenduaz.



Beheko argazkian Santuak ikusten dira. Ez dakit danak dauden bertan , baina ez badaude bat edo beste faltako dira bakarrik.



Eta bukatzeko, goraintziak Segurako Jauregi – Errasti Familiari. Jende ezaguna egonten diren ekintzak askoz eta entretenituagoak egiten direlako.