2013(e)ko irailaren 30(a), astelehena

Iran 2013


Teheran

Lehenengo eguna. Ez da hiri polit bat, eta gutxiago gure kasuan bezala ostirala izateagatik dena Itxirik badago. Ni egon nintzen egunean ikusi nuen gauzarik interesgarriena, Palestinaren alde egon zen manifestapen bat izan zen, baina egia esan manifestapen bat baino gehiago meza bat zirudien, Behar bada Iraneko mezak horrelakoak izango dira, nik bakarrik bat ikusteko aukera izan dut eta beheko argazkian ikusten den bezalakoa izan zen.



Iraneko iparraldea, hau da, Teheran iparraldean dauden mendien beste aldea Iran guzia ez bezala, oso berdea da. Kaspio itsasoan hondartzak egon arren, nik pentsatzen dot jende gehiago alderdi  onetara barne turismoa egitera gehiago etortzen dela paisai berdeak ikustera hondartzetara juateko baino.

Masuleh 

Herri "turistiko" horietako bat Masuleh da. Ez dago kosta kostan, mendi aldera baizik, baina oso turistikoa da, naiz eta guretzako ezer ez eduki. Baina berde berdea da, eta hori desertu kontran bizi den jendearentzat  oso paisai desberdina da, eguraldi freskoak  eta ur gabia duten errekak daudelako. Beraz, Iraneko denbora pasa inportanteena egiteko, hau da Pickink ak egiteko primerako lekua.


Eguraldi oso lehorra ez denez, Inguru honetan daude Iraneko baratzak, adibidez te sail hau
Kaspio Itsasoa

Itsasoa deitzen zaio baina benetan munduko laku handiena da. Bertan izugarrizko petrolio erreserba  pila daude, eta baita ere esturioiak ain  famatua den kabiarra lortzeko. Naiz eta Iran munduko lehenetako kabiar ekoizlea izan, guk ez genuen batere aurkitu, Iranen ez bai da saltzen, den dena esportatu egiten dute dibisak lortzeko. Dirudienez luxua eta erlijioa ez doaz bat.

Iran, danok jakingo duzuen moduan herri musulmana da, musulmana bai, baina musulman desberdinak dira. Munduko musulman gehienak suniak badira, Irango gehiena txiita da.  Badira desberdintasunak txiita eta sunien artean, adibidez, suniek egunean bost aldiz otoitz egin behar badute, txiitek bakarrik hiru, Sunitendako ostiralean mezkitara juan beharra derrigorrezkoa bada, txiitentzat ez, eta horrela hainbat gauzetan.

Gainera kontuan hartu behar da iraniak ez direla arabeak, persak dira, hau da heien hizkuntza eta kultura dituzte, eta kultura hori babesten lan handiak egiten dute. Adibidez koranak arabez idatzita egon behar du, baina iraneko koranak azpitituluak dituzte Persa edo Farsi hizkuntzan idatzita. Iraneko idazleak oso maitatuak dira, bertako heroiak izago balitza bezala. Idazle famatuen mausoleoak peregrinazio zentruak bezala dira, jendi pilak juaten dira betara.




Erlijioa

Iraneko benetako agintariak. Argazkian ikusten diren bi onek , dira eta izan dira Iraneko benetako agintariak 1979. Urtetik. Noski biak apaizak (Ayatolak). Iraniarrak 1979 orduko Sha kentzeko erreboluzioa egin zutenean, apaiz koadrila honek erreboluzioa lapurtu zieten Iraneko herritarrei. Erreboluzio hura hasi zutenak, ikasleak eta  eskerreko mugimenduak  izan ziren, erlijiosoek oso parte hartze txikia izan zuten hasieran, bana nola diran gauzak, azkenean erreboluzioa eta gobernua burutzera heldu ziren, eskerreko mugimendu denak desagertaratuz,  hau da, lepoa moztuz (literalki).





Eta jendeak pentsa dezake, eta egoera hau noiz aldatuko da? Ba, dirudienez oraindik urteak pasatu beharko dira, bat jendeak oso disgustu handia duelako behin erreboluzio bat egin eta emaitzak ikusita (ez dute berriro nahi borrakatzerik) eta bestea agintean daudenak azko direlako. Kontuan hartu Iraneko apaizak ezkondu eta familiak dituztela eta gainea familia handiak, eta noski jende honek gobernuaren babez osoa dute, beraz, inoiz ez dira gaur eguneko egoera aldatzera juango.

Kandovan
Irango kapadozia txikia. Herrixka hau Iraneko iparraldean dago, eta bere berezitasuna da, etxe gehienak mendian egindako koba zuluetan eginak daudela eta gainera herritarrak etxe horietan bizi dirala.  Denborarekin etxe aurretan beste etxebizitza batzuk egin dituzte, baina orain ardura edo arazoa sortu zaie, alde batetik Uneskoren errekonozimendua lortzea nahi dute turismoa garatzeko  eta beste aldetik, errekonozimendu hori lortzeko, Uneskok etxe aurrean dituzten beste eraikin horrek bota egin behar dituztela esaten die, eta hor dago arazoa, zer egin …. Denborak esango du


Tabriz
Iran Iparraldean, Azerbayan. Historikoki oso herri komertzial garrantzitsua, asiatik etortzen ziren ruta karabanero guziak Europara sartu aurretik bertatik pasatu behar zirelako.  Eta hori horrela izanik bertako tokirik garrantzitsuena, nola ez, Bazarra. Bazar honek Uneskoren errekonozimendua du eta Iraneko ederrenetarikoa da, ez bada ederrena.  Kilometro pila bat ditu eta bertan mundu honetan aurki daitekeen produktu denak aurki dezakegu, urrea, jana, alfombrak eta abar handi bat. Ni arratsaldez ibili nintzan eta tamalez denda asko itxirik zeuden, baian horrek ez zion bazarraren edertasunari ezertxo ere kendu.


Kurdoak
Herri hau estaturik ez duen naziorik handienetako da. Kurdoak, Turkia, Siria, Irak eta Iranen bizi dira. Askatasuna lortu nahi dute eta hori lortzeko borran ari dira. Pentsa guretzat saila bada bi estatu demokratikoren  barnean egonda, nolakoa izango den herri honentzat, ikusirik nortzuekin tratatu behar duten. Kurdoek bere hiskuntza eta kultura dute, baita ere eren janzkera berezia, adibidez goian azaldutako lau naziotan gizonak, bai gazte, bai zahar antzera janzten dira. Erlijioari buruz denak Suniak dira, baita Iranen ere, naiz eta Irango agintariak eta populazio gehientsuena Txiia izan.

Nik Irango Kurdistan aldean hiru bat egun egin nituen, eta hemen egoera politikoa nahiko lasai zegoen. Guk gure parean ez genuen  aparteko  polizia eta militar mugimendurik ikusi, salbo, Irakeko mugaren ondoan, dirudienez toki horretan PKK mugimenduak ekintza batzuk egiten bai ditu.

Gu ibili ginen herrietan dena oso lasai eta oso jende ona, inongo arazorik gabe argazkiak ateratzeko eta jende dena sekulako jakin minarekin Iranetik kanpo gauzak nola diren jakiteko. 




Takht-e Soleymān

Iranen ikusi ditugun monumentu handietatik lehena bisitatzen hau izan zen. Iraneko iparraldean, ain zuzen ere Iraneko kurdistanen.  Monumentu hau  Akemenida eta Sasanidentarren garaikoa da eta kometatu zigutenez ez dago seguru leku erlijioso bat zen edo orduko erregeen oporlekua


Eta beste hau, monumentu onen  onduan jota fuego lanean ari zen baserritar bat. Meritua jende honen lana, egiten zuen beruakin eta han lanean nire moduko turista batzuk argazkiak atera eta paseatzen genuen bitartean.



































Iraneko argazki gehiago