2010(e)ko ekainaren 7(a), astelehena

Ondarreko Jaiak 2010

Asken asteburu hontan urtero bezela Ondarreko jaiak izan ditugu. Herriko auzoetako lehenengo jaiak, hemendik aurrera denak jarraian etorriko dira. Esan bezala Ondarreko jaiak izan dira aste bukaera hontan Korpuzak hain zuzen ere naiz eta aurten prozezsorik ez izan.

Jaiak urteroko moduan Peña Aiastuik antolatzen duen Jinkanakin asten dira.

Bertan herriko neska mutil koskor asko gerturatzen dira eta urtetik urtera ikusten danez geruago eta gazteagoak.

Arratsaldean eta eguraldiak laguntzen badu herriko pistinak jartzen dituzte martxan. Eta ez pentsa bakarrik txikiak erabiltzen dituztenik pistina hauek, hain txikiak ez direnak ere sartzen dira uretara eguraldiak gogor jotzen badu.

Pistinak bukatu eta gero eta ondo sekatu ondoren pailasoak eduki genituen.
Arrakasta haundiz gainera, inor mugitu ez baizen dena bukatua arte.
Gero laisteketa karrerak.


Eta bukatzeko buruhandiak.

Ondarreko iturria ere jolas leku bilakatu zen, argazkian ikusi daitekenez.

Eta larunbateko ekitaldiak bukatzeko, auzotarrak afaria eta postreetan erromeria eta kafea bertara gerturatu ziren guztientzat.
Aurten Igandean ez da Prozesiorik izan, ez dakit lehen aldia den a la ez baina nire oroimenean ez dut gogoratzen noiz izan zen asken aldia horrelakorik ez zela gertatzen. Ez dakin zergatik izan den, behar bada Eleizako obren gatik edo apaizak meza oso goiz jarri zuelako baina asuntua da aurten Ondarreko jaixetako gauzarik bereziena ez dela egon, Ea datorren urtean horrelakorik ez den gertatzen.
Baina Dantzariak euki genuen eta inportantiena ........... hamabietakoa ....... bueno gero ia edo ia gabe bazkaria izan zena azken ordurarte bertan egon ginenentzat behintzat.

2010(e)ko ekainaren 1(a), asteartea

Mundumira 2010 Antzuola

Juan zen aste bukaeran hilak 29-30, Antzuolan, urtero Debagoienan ospatzen den Mundumira jaia tokatu zitzaigun antolatzea. Komentatu zigutenez kriston jende pila etorri behar zela, herrian ibiltzerik ere ez zela izango, bai jendea etorri, etorri egin zen, baina ez herritar denok pentsatzen genuean.
Argazki hau nire etxeko balkoitik ateratkoa da,bertan ikus daiteke bautobuz "lanzaderak" antzuolara heltzen zirenean, zenbat jende ekartzen zuten. Argazki hau larunbatean arratsaldeko 6ak aldera aterata dago, jende gehien herriar gerturatzen zegoenean.











Iñaki Beitia Ibilaldia

Juan zen Igandean, hilak 23, ia urteroko moduan Urretxu – Zumarragan ospatzen den Iñaki Beitia ibilaldira juan nintzen. Bueno urteroko moduan ez aurten ibilaldi txikiarekin konformatu beharrian egon naizelako.
Urteroko moduan kriston jende pila izan da martxan, Eguraldiak ere lagundu du. Aurtengo ibilaldiko lehen egin beharra, Irimora juatea izan zen.
Irimo aldean ateratako argazki batzuk. Antzuolan egiten zen ibilaldiaren zatia bat.
Iñaki beitia zeozer gatiak famatua bada antolakuntzaren aparte, bertan dauden abituallamentu edo anuengatik da. Ibilaldi hontara norbera bere jana hartuta ezin da etorri, zeguru dena etxera bueltan eramango duelako. Lehen "Jan tokia" hasi eta bereala Antzuolako Gaztelu Gain elkartean izan genuen. Hau lehena zelako nahiko xuabea eta jendetzua izan zen.
Bigarrena eta hau bai benetan potentia, Aispurutxun izan zen, bide erdian gutxi gorabera. Hemen Salda, txorizo egosia, pastelak, frutak, gazta, urdai egozia ...... bueno, bertan bazkaldu eta etxera juateko moduan gelditu ginan, baina jarraitu beharra zegoen.
Urrengo jan zaioa Agiñan izan zen. Hemen ere ondo jan eta edan eta azken txanpari hasiera eman genion, Urretxu aldera juateko, naiz eta bertan siesta txiki bat egitea ere idea oso txarra ez izan.
Ibiladi "gastronomioaren" bukaera Urretxu - Zumarragan eman genion argazkian ikuzten den moduan,


Bai garagardo batzuk edaten.
P.D.
Mendira kirola egitera juan eta irten giñanian baino kilo gehiagokin hamaitu behar, hau dau marka.
Hurrengo urtean ere juango garela pentzetzen dut, naiz eta kirol potenterik ez egin, primeran pasatu genuen.
Eta zorionak antolakuntzari, hain ibilaldi ona antolatzegatik.

San Ixidro Jaia 2010