2011(e)ko ekainaren 25(a), larunbata

Ondarreko Jaixak 2011

Aurten Ondarreko jaixak, beste urteetan baino txikiagoak izan dira. Zergatia? Beti baino beranduago izan direlako. Aurten, eta ez da askotan gertatuko, Korpus eguna San Juan bezperan izan zen, hori da ekainaren 23 an.

Hori dela eta Kalebarrenekoekin jaiak erdizka egin dituzte. Zapatu goizean gazteendako bizikleta Ginkana eta arratsaldean pistinak. Aurten auzokoen afaririk ez da izan, erromeria eta afaria kalebarrenen izan behar zirelako. Eta igande goizeko egitarau Ondarran izan da, prozesioa, dantzariak eta luntxarekin.

2011(e)ko ekainaren 21(a), asteartea

San Juanetako Oporrak

Aurten San Juan oporrak herrian pasa ditut, bueno herrian lo egin dut, egunez, kotxea hartu eta Euskal Herri eta ingurutako parajeak bisitatzen pasau bai dut.

Bisitatu ditudan lekuen harten, Baztan aldea


Bertan Elizondo, Amaiur, Erratzu, Bozate eta abar bisitatu nituen. Goiz partean berriz bidean ziren Goizueta, Ezkurra, Erasun, Saldias

Beste egun batez Burgos aldera egin nuen, Merindades aldera hain zuzen ere. Beheko argazki horrek Frias izeneko herrian ateratakoak dira. Kuriositate moduan esan Frias hau Garoñako zentral nuklearraren ondoan dagoela eta Españako “Ciudad” tituloa duen herririk txikiena dela.



Beste egun batez Nafarrora egin nuen, Tierra Estella aldera, Irurzun, Goñi aldetik juanda. Bertan Muez herrian gelditu nintzen Valdejunkerako batailaren aztarnak ikustko asmoz, baina ez nuen ezer aurkitu, bi gurutza , besterik ez. Badakit nonbaiten plakaren bat jarria dagoela baina ez nuen aurkitu. Bateron batek jakingo balu non dagoen kokaturik plaka hori, esan mesedez, Horrela hurrengo baten juaten naizenean argazki bat aterako diot eta hemen publikatuko dut.




Goiko argazkian ikusten direnak, lehena Valdejunkerako bataila izan zen parajea, orduan pantano hori ez zegoen. Beste bi argazkiak nik topatutako bi gurutzak
Valdejunquerako batailaren kontakizun bat, bateron batek bataila horri buruz gehiago jakin nahiko balu.