2011(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

Kanbodia

Azken aldian denbora falta eta gogo gutxirekin nabilenez beterik ez bada, lagun batzuen eskaerari kasu eginez Kanbodian atera nituen argazkien bildumako lotura jarriko dizuet blog honetan.

Kanbodiako argazkiak ikusteko Klik egin textu honetan.

edo bestela

Kanbodia 2011

2011(e)ko abenduaren 18(a), igandea

Laos - Argazkiak


Sa Bai Dee (Ongi etorri Laosko hizkuntzan).

Berriro ere hemen naiz nire ibilerei buruz zerbait idazteko. Orain dela hiru bat hilabete komentatu nizuen oporretara Laos eta Kambodiara juan ginela, eta poliki - poliki kontatuko nizuela han ikusitakoak. Beraz oraingo honetan Laosen ikusitakoei buruz zerbait idatziko dizuet.

Abuztuan esan bezala Laos herrialdera Tailandiako ipar aldetik sartu ginan. Houai Xai aldetik hain zuzen ere. Gure lehen helburua Laosko ipar aldean dauden herrialde minorizatuak bisitatzea izan zen. Talde hauek LUANG NAMTHA - MUONG SING ingurutan bisitatu genituen, Bisitatu genituen taldeen artean Hmong, Lao Theung , Kmu ,Akha eta abar zeuden. Talde hauetako jendea merkatuetan eta euren herritxoetan bisitatu genituen.

Normalean talde hauek ez dira betik Laoskoak izan . Gienak Txina, Thailandia eta Birmaniatik juanak dira. Naiz eta gaur egun Laosko gobernuak Laostar bezala tratatu.

Laosko gobernuari buruz komentatu oraindik ere erregimen komunista dela, naiz eta merkatu ekonomian oso murgildurik egon. Esateko Txinaren moduan, bakarrik partitu komunistak existitzen du eta bide batez gobernua komunista da, baina nazioa ekonomikoki zeharo kapitalista da. Hori bai, bide batez oso Budista ere bai. Eta ez orain bakarrik, partidu komunista gobernuan egon den denbora guzian Laostarrak budismoa inoiz ere ez dute debekaturik eduki.

Laosko politika eta budismoa nola loturik dauden ikusteko, adibide bat jarriko dizuet. Jakina den moduan komunistak gobernura, Amerikarrak Vietnaneko gerra galdu zutenean igo ziran, Aurretik amerikarren politikarekin bat egiten zuen monarkia bat zegoen gobernuan. Ba, komunistak gobernua hartu zutenean erregea eta bere familia guzia errespetatu egin zuten. Ez zituzten kartzelaratu eta gutxiago fusilatu. Batzuk diote budista mentalitatekoak zirelako dela, nik ez dakit zergatik izango zen, nik bakarrik komentatu nahi dut erregea eta partidu komunistako buruzagi nagusia anaiak zirela.


Kuriosidade moduan komentatu beheko argazki hau. Batzuentzako nahiko aparatu ezaguna izango da. Bakarrik komentatu hauez ez direla Antzuolan eginak, Txinan baizik, naiz eta berdinak ez badira oso oso antzerakoak izan.


Ipar aldean etniak bisitatzen ibili eta gero Luang Prabang aldera egin genuen. Bidai hau zati bat kotxen eta beste zati bat ibaiko txalupa baten egin genuen. Hiri hau garai baten Laosen zeuden hiru erreinutako erreinu baten hiriburua zen. Eta gero hirurak bat egin zutenean Losko erreinuko hiriburu bihurtu zen. Eta hori bertako tenplu eta palazioen edertasunean ikusi daiteke.


Frantziarrak Indotxinan egon zirenean, Luang Prabang oso hiri garrantzitsua izan zen Frantzezak Opioarekin egin zituzten negoziotan. Horren adebide, gaur egunean hiri honetan dauden frantzez erako eraikuntzak eta kaleak.



Garai batzen Laos Frantziako kolonia bat izan zen arren, gaur egunean oso jende gutxi topa daiteke frantzezen hitz egiten duna, jende gehienaren bigarren hizkuntza Inglesa da.

Behean ikusten den argazki hori Luang Prabangeko arkazki panoramiko bat da.


Aurretik esan dudan bezala, gu Laosera abuztuan juan ginan, hori da, Laoseko euri garaian. Horrek zer esan nahi du? Ba .. egunero gutxienez behin euria egiten duela. Beraz eguraldi beroa eta egunero euria, emaitza ... egun guzia bustita pasatzen genuela, euria zenean euriagatik edo bestela izerdi bitzetan.

Euri sasoian Indotxina aldera juateak duen arazoetako bat, bideak askotan izurratzen direla. Eta gehiago Laosen kasua den moduan bide gutxi eta gehienak mendian zehar direnean. Horrelako egunetan pazientzia handia eduki beharra dago, ez bai dago beste ezer egiterik. Guk nahiko suerte izan genuen, gure aurrean bide mozketak txikiak izan zirelako.

Beheko argazkian ikus daiteke Lunag Prabang eta Viantiene bitartean euki genuen bide mozketa bat.




Viantiane, gaur eguneko Laosko hiriburua da. Kuriositate moduan komentatu nik ezagutzen duten hiriburuetatik, muga gertuen duen hiriburua dela. Viantianetik Megkong ibai erraldoia pasatzen da eta ibai hau da Laos eta Thailandiaren artean muga egiten duen ibaia, beraz, ibaiaren beste aldea Thailandia da.

Hiri moduan ez da oso lasaia da. Trafikoa Laosko handiena izan arren ez du zer ikusirik adibidez Bilbon egon daitekeenarekin. Eta bisitatzeko toki gehienak oso eskura daude.

Beheko argazkian ikusten den hori gobernuaren palazioa da

Beste hau berrik Estupa erraldoiaren bueltan dauden tenpluak


Eta azken hau Megkong ibaiaren onduan egin berri duten paseua. Eguraldi ona egiten duen arratsaldetan izugarrizko jende pilak gerturatzen dira bertara, kirola egitera, afaltzera edo tempora pasatzera.
Ibaiaren beste aldea Thailandia da.





Aurretik esan bezala, bidaia euri garaian egin genuen, eta ibaiak nola zeuden ikusteko beheko argazki hori adibide eder bat da.


Beheko argazkian bidaia egiten ibili ginen taldea. Argazki honetan aipamendu nahi du Nikone gure gida laostarra. Berari ezker bertako gauza pila batekin enteratzeko aukera izan genuen.

Munduko Garagardorik onena. BearLao, bertako garagardoa, arrozakin egina garagarrik ez dutelako eta inportatzea oso garestia irteteen zaielako.

 Argazki gehiago  ikusteko klik egin beheko argazkiaren gainean.

Laos