2008(e)ko abuztuaren 31(a), igandea

Montevideotik

Bueno, ba hori hiru egun egin dittugu Montevideon, herriko bazter gehienak ikusi dittutela pentzatzen dot, ez da izango ez geralako kilometroak pasiatzen ibili. Nota bat, hemen uruguayen galdetzen didate Has venido de paseo a a trabajar, bidaiatzeari pasiatzea esaten diote, eta karo nik paseau egiten dot.

Montevideo, Buenos Airesekin konparauta azkoz lasaiagoa da. Bertako kale nagusia 18 de Julio da eta pare bat kilometro ditu. Kale honen hamaieran plaza de la indenpendencia dago, beheko argazkian ikusten dena.

Uruguayko herriaren aita deitez diotenaren mausoleoa bertan dago. Jose Gervasio Artigas, eta kasualmente hau ere ekainaren 19 an jaioa. Goiko argazki hori lehen egunean atera nuen eta ikusten den bezela eguraldia naiko kaxkarra izan zen.
Uruguayn parrilladak ere oso famatuak dira. Bertan komentatzen dutenez Argentinakoak baino hobeak. Montevideoko parrillada hoberenak Mercado del Puerton daude.
Goiko argazkian ateratzen dena parrilleroa da. Portzierto, saiheski hori oso edarra zegoen.

Bueno gauza kulturak ere ikusi ditugo, beheko hori Montevideoko Ciudad Viejan dagoen Catedral Metropolitanoa da. Katedral aurrean rsatro moduko bat zegoen.

Artigasen mausoleoko guardiaren aldaketa ere ikusi nuen.




Gero soldadu gixajo horrek, han egoten die mauseleo barruan geldi, gelgik, ez dakit zenbat ordu, dontzuzko Artigasen ezurrak bijilatzen.

Bueno eta azkenik Mar del Plata eta Montevideoko itxasondoa. Naiz eta Mar del Platako urak marroiak izan, playak ere badaude eta pasiatzeko parke eta bide pilla bat.



Montevideoko Skylinea. Egia esan oso dorre handirik ez dago.
Playa Pocitos, nik Montevideon ikusi dudan playarik handiena

Parque Rodo.

2008(e)ko abuztuaren 29(a), ostirala

Colonia Del Sacramento Uruguay

Bueno, Uruguay era heldu gara. Lehen eskala Colonia del Sacramento herria. Herri hau Buenos Airesen parean dago, 40 kilometrotara. Bertara juateko Buquebus empresako ferry azkar bat hartu dut.
Argazkian ikusten dena ferry barrua da.

Colonia del Sacramento herria portugesak fundatu zuten Buenos Aires eta Españaren komertzioa kontrolatzeko. 100 bat urte ibili ziren Españonal eta Portugesak borrokan herria hau kontrolpean eukitzeko eta azkenean Espaiñarrak irten ziren garaile. Gaur egunean orduko aztarna batzuk gelditezn dira.
Hau herriko harresi zaharraren sarrera da. Gaur egunean ikusten den harresiaren zati hori besterik ez da gelditzen.

Beste hau berriz Portugez garaiko gelditzen diren bi etxe bakarrak dira.

Beste aztarna modernoagoak ere gelditzen dira.


Goiko hau 1910 urtean bertako tipo aberats batek eraikitako zezen plaza haundi bat da. Zezen plaza hontan bakarrik 5 korrida ospatu ziran. Ez da gehiago erabili. Gaur egunean oso egoera kaxkarrean dago.
Beste hau berriz garai berdinean eraikitako frontoia da. Kriston frontoia da, eta naiz eta nahiko egoera kaxkarrean egon oraindik erabiltzen da (Hori diote beintzat). Azken aldiz Egoameriketako zesta punta txapelketa ospatu zen.

Iluntzeratze ederrak ere ikus daiteke Colonian Rio de la Plata atzean delarik.



2008(e)ko abuztuaren 24(a), igandea

Buenos Airesetik

Bueno azkenean heldu gara Buenos Airesera. Tamalez argazkirik ezin dut jarri albergeko ordenadorek ez didalako lagatzen nire kamarako argazkiak ikusten. Behar bada beste egunen baten jarriko ditut ikusteko.

Bidaia ondo juan zen, naiz eta luzea izan. Denetara Antzuolan goizeko 9 etan irten eta Buenos Airesera urrengo eguneko 9 etan heldu ginen, bueno Argentinan goizeko 4 ak ziren.

Bidai Junbo baten egin genuen eta egia ezan lo gehiegi ere ez genuen egin, aparato horrek zekulako zarata ateratzen du. Asientua bentana onduan eman zidaten bana ezer ez nuen ikusi bidai dena gauez izan zelako, bakarrik esan Buenos Aires gauez ikustea espektakularra dela, gabonetako arbola haundi bat dirudi, kriston brilluakin ikusten da.

Bueno lehen bi egunak kaleak pasiatzen pasatu ditut, bertako ohiturak ikasten (Dirua, nola ordaindu gauzak ....)

Buenos Aireseko mapa turistikoan Ikurrin bat ere ateratzen da, Ematen duenez Euskal Etxean (Centro Vasco Lauak bat) jatetxe bat dago eta horren propaganda da.

Bueno azkeniak argazki batzuk ipintzeko aukera izan dut.

gazkin barruan. Egazkina Jumbo 747 bat zen.

Beste argazki hau albergeko terrazan ateratakoa da. Atzean ikusten den hori lo gela bat da. Hor lo egitea ez da batere gomendagarria, gauetan kriston juerga egoten delako.

Beste ha Casa Rosada aurrean aterata dago, Plaza de Mayon. Ikusten den moduan eguardietan jendea lanetik irten eta bertara eguzkia atzera juaten da.
Gezurra badirudi ere futbola ikustera ere juan nintzen, Boca Juniors - Lanus, beste erremediorik ez zegoen ni Bocaren aldekoa nintzen. 2 eta bat irabazi genuen.



La Bombonera, Boca Juniors en futbol zelaia. Hemen bai egoten dela eskandalua.
Beste hau Plaza de Japon da, hau berriz bastente lasaiagoa da ikusten den moduan.
Gauez ere ibile gera, beheko hau Buenos Aireseko katedrala da.Beste hau berriz Obeliskoa, Plaza de Mayotik hartuta.

Eta noski Tangoa, hau ere ikusi dugo. Bideo hontan ateratzen direnak erromeri modoko baten zebiltzanak dira, amaterrak.

Bueno hurrengo sarrera Uruguayetik izango da.

2008(e)ko abuztuaren 16(a), larunbata

Antiguako jaiak

Urtero bezala aurtene ere hilak 15 ean Antiguako jaiak ospatu ziren. Hamabietan mesa eta gero urtero bezala luntxa bertara agertzen ziren denentzat. Luntxa Antiguako errotan gertatu zuten. Menua ba, betikua, salda, ardoa eta txorixua. Ori bai dana oso edarra. Aurtengo maiordomua Antigua errotako Florentino izan zan.
Tia Miren, Tia Marikarmen eta Tia Rosarito pintxuak eta musika disfrutatzen.
Urtero besela Joxe Juakin soiñua juaz, eguardia eta jaia animatzen.
Juan Joxe, Aitxa, Julian eta Maximo

Jarraian bideo txiki bat bertan zegoen anbientea ikusteko.

Baiona, Zamora eta Nojara Bidaia

Abustuaren hamarrean Lore eta Mari Angeles Galiziako Bainonara eramen nituen. Ordainez bazkari ederbat ordaindu zidaten. Txikiteo eta bazkarira Gabiriko Manolo eta Agustin ere etorri ziren. Bazkal ondoren dijestiñua egiteko ez dago pasiatzia baino gauza oberik. Naiz eta gure kasuan paseua nahiko txitixa izan.
Beheko argazkian ikusten den besala ez ginan bakarrak afak aurretik txikiteatzen ibili giñanak.
Txititeatu ondoren ez dago "de pikoteo" alfaltzea modukorik. Loren onduan dagoen tipo hori tabernako kamarero bat da. Lore eta kuadrilla honen lagun bat. Berak ateratako dena jan genuen.
Urrengo goizean eguna ez zegoen playara juateko. Manlo, Agustin, Lore eta Mari paseatzera juen ziren eta ni, pentzauta ..........
Zamorara juan nintzen kastillako hiri hau bisitatzera.


Arratsalde osoa bertako monumentuak bisitazen pasatu nuen. Afal ondoren bertako plaza baten Danza española eta flamenko ikustaldiba ikusi nuen.
Urrengo egunean Palencia ikuztera jo nuen, baina lehenik Toro herria bisitatzera genditu nintzen. Goiko argazkian ateratzen dena bertako kolegiata da.
Torotik tirada baten Palenciara juan nintzen eta bertan katedrala bisitatu naiz eta denbora gehiegirik ez eduki. Beheko argazkian ateratzen dena katedralaren kripta da.
Palenziatik Agilar de Campoo ra juan nintzen eta bertar gaua pastu. Afaltzera juan aurretik bertako playa batera juan nintzan pare bat ordu pasatzera.
Azkenik kuadrillakoei agindu bezala Nojara juan nintzan urteroko bisita egitera. Aurten Itziar eta Gardokik apartamentu berri bat hartu dute, eta egia esan aurrekua baino elegantiagoa da.
Auten bazkaltzera Ajora juan gara. Carlos III jatetxera. Aurtengua Gardokik pagau dau, Lokatzako turra irabazi duelako. Kuadrilliaren izenean Eskerrik Asko jesus. Eta orrela jarraitu.
Urtero besala aurten ere Islara Juan gara. Baina aurten ez da kuba de Ron ik egon, ez dakin zergatik, igual zahartzen egongo ga. Olatuak ikusi eta txurruak jaten pasatu genuen arratsaldea.
Afalondoren ateratako argazkia.

Goian Aitor, Argiñe, Iziar, Uxue,Gardoki
Behean Uxue, Maddi eta Iker.
Eskutuan mañetan Irati.

2008(e)ko abuztuaren 9(a), larunbata

Aitxajuna, June, Miren eta tioren eskursiñua

2008 - 08 - 7 an egindako bidaia.


Arizmendiarrieta jaio zen herrian. Herri hau Markinan dago eta Barriña du izena. Aurretik Arraten egon giñan. Gero Aitxajunak nahi zuen eta Arizmendiarreta jaio zen basarrira juan giñan. Basarri honen izena Iturbe ba. Bertan txakur eta abere pila bat zeuden

Arizmendiarrieta jaio zen basarrina june katutxo bateki jolasten
Arizmendiarrieta jaio zen basarri aurrean. Miren ez da ateratzen fotografoaren gainea dagoelako. Lau txakur zeuden eta gure neskatilla oso beldurturik zegoen.
Markinan bazkaldu eta gero arratsaldean Ziortza bixitazera juan ginan eta gero handik Gernikara. Gernikan Juntetxea eta ondoko parkeak bisitatu genituen.
Ziortazko monasterixuan dagoen kanpa zahar baten aurrean Miren eta June.

Gernikako Arbolaren aurrean Aitxajuna, June eta Miren.

Gernikako juntetxe barruan .
Juntaetexan egon ondoren, bertako jolas tokibatera juan ginen.
Gero Gernikatik Elantxobe aldera juan giñan, Bidean Arteagako gaztelua ere bistatu genituen.


Eta bidai bukaera moduan Elantxobe bisitatu genuen. Bestan Coca Cola bana edan eta autobusak buenta nola hartzen zuen ere ikusi genuen.
Bukatzeko antzuola Larrea tabernan afaldu genuen June, Miren eta hirurok.