2009(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

2009 Haurren Euskal jaia

Juan zen igandean hilak 18 Antzuolako Oinarin dantza taldeak bi urtean bein antolatzen duan Euskal jaia antolatu zuen. Eguraldiak lagundu zuen eta bertan Arrasate, Oinati, Legazpi, Plazenzia eta Antzuolako dantza taldeetako haurrak egon ziren (talderen bat ahazten bazait barkatu) .

Jarraian bertan ateratako argazki batzuk

Antzuola - Aiherra 25 urte

Aurten Auntzuolak eta Ahierrak 25 urte egin ditzte harremanetan. Hori dela eta kristo festa ospatu genuen juan zen hilaren hamaikan.

Lehenik goizeko hamaiketan Antiguako auzoan Ahierratarrie ongi etorria izan zen. Salda eta pintxo batzuk jateko aukera ere izan zen. Gero Antiguako errota ikustera juateko aukera izan zen. Errotak nola funzionatzen duen ez jakiterik ez dago Florentinon adieraztapenak entzunda gero.

Jarraian denok Antiguatik kalera juan ginen ekitaldiaren parte "serioa" egiteko. Egurandia ez zenez primerakoa, ekitaldi hau Torresoroako aretoan ospatu zen, eta bide batez Aiherratarrak areto berria hau ere ezagutzeko aukera izan zuten.

Hitzaldiak bukatu ondoren herri sareran bi trafiko kartel inaguratu ziren, kartel hauek inaguratu zituztenak Aiherra eta Antzuola arteko lehen kontaktua egin zituztenak izan ziren.

Eta gero Txikiteoa eta bazkari herrikoia, bertan ez zen musika eta dantzarik falta izan. Punto hontan gauza bat adierazi nahiko nuke, Ahierratarrak, Antzuolarren baino dantza gehiago eta hobeto egiten dute.

Ahierrako jende gaztea Ahierratik kanpo ikasten ari direlaeta festa arratsaldeko 6ak aldera bukatu zen.

Urrengoa Aiherran.