2017(e)ko ekainaren 29(a), osteguna

Nubra Bailara

Nubra, Leh bailararen iparraldean kokaturik dagoen besta bailara bat da. Leh bailara isolaturik gelditzen bada errepidez bakarrik beste hau oso osorik gelditzen da. Bertara juateko 5600 metrotara baino gorago dagoen portu bat pasatu behar da Khardunla hain zuzen ere. Ohiturik ez dagoen jendeari bertan hogei minutu baino gehiago egoten ez diete lagatzen, behera jezten hasteko eskatzen diete arazorik ez izateko.


Nubra bailara ikusgarria da. Nik ikusi ditudanetatik paisaiarik handienetakoa, ikusgarria. Jendea ere oso atsegina.   






































Nubra bailarako argazki gehiago ikusteko klikatu lotura honetan


Leh eta Inguruak

Leh bailara Ladakh bezala ere ezaguna da, naiz eta Ladakh, Leh bailararen baino handiagoa izan. Bailara hau urtean zehar gutxienez 4 hilabetez errepidez  isolaturik egoten da bertara jauteko dauden portuak itxita egoten direlako.  Komunikazio aukera bakarra hegazkina da.

Beste datu oso kuriosoa niretzat behintzat izan zen bailara hau militarren kuartelez bete beteta dagoela. Ziur nago Monasterio baino kuartel gehiago daudela eta honen arrazoia da Ladakh Txina eta Pakistanen ondoan dagoela eta Pakistanekin batez ere Indiak ez dituela oso harreman onak.

Jakinekoa den bezala gu turismora juan ginan eta turista bezala juanda hasn ikusteko dagoen gauzarik interesgarrienak Monasterioak eta Lamak dira. Eta guk suertea izan genuen normalean bertan bizi direnak gain Dalai Lama ikusteko aukera ere izan genuen, Ladakh era juana bai zen bere jarraitzaileei ikastaro batzuk ematera. Kuriositate bezala esan Dalai Lama Tibetarra dela eta bere ikastaroak Tibeteraz ematen zituela eta beste lagun batek Ladakhaera itzultzen zuela Dalai Lamak esaten zuen guzia. Nahiko kanpoko turista zegoenez Ingelesera ere  egiten zuten itzulketa. Ikasketa hauek futbol zelai baten moduko toki baten egiten dira eta bost edo sei ordukoak izaten dira. Ain  luzeak izanik ikasketa hauek dohainezko “catering” zerbitzu bat ere egoten da bertara gerturatzen diren guzientzat , tea , arroza …


Ladakh aldean dauden monasterio denek Mahayana budistak dira, baina budista denak ez dira “sekta” berdinekoak.  Mahayana korrientean 4 sekta edo korriente daute, nik ez ditut orain izenak gogoratzen baina bai monjeak bereizteko era bat eta hau ze koloretako gorroak erabiltzen dituzten da. Ladakh  aldean gehienak gorro gorria edo horia erabiltzen dute. Adibidez Dalai Lama gorro horia erabiltzen duten korrienteko buruzagi nagusia da.












Gorro horia duten monjeak









Gorro gorria erabiktzen duen monje bat




Monasterio baten izan genuen jaialdia. Maskarekin dantzan ibiltzen direnak monjeak dira































2017(e)ko ekainaren 9(a), ostirala

Manali - Leh

Juan zan urteko bidaiarekin jarraituz oraingo  onetan Manalitik hasi eta LEH arteko zatia erakutsiko dizuet. LEH Ladakh eko hiriburua da eta Ladakh indiako JAMMU & KASHMIR estatuan kokaturik dago. Estatu hau indiako iparraldean dago Himalaia mendi katearen magaletan.


Bidai hau mendian gora mendian bera da eta poliki - poliki altura hartzen goaz, azkenean Leh 3000 metro baino gorago dagoen hiri bat da, baina bidean 4000 mitrotan ibili beharra dago. Adibidez Tsomoriri lakua eta bere inguruak, bi gau egin genituen tokiak altura horretan daude. Nirekin bidaiatze juan ziren batzuk alturarekin arazotxo batzuk izan zituzten.

Argazkietan ikusiko duzuen bezala paisaiak ere aldatzen doaz, Manalin dena berde- berdea bazen, poliki – poliki berde kolore horrek gorriz bihurtzen doaz.

Bidai hau motorzaleen paradisua da. Ehunka lagun ikusten dira Indiako Royal Enfield motorrak alokatu eta aste edo bi asteko bidaiak egiten.  Bideak ez dira oso onak, batez ere portuetan. Kontuan hartu portu hauek neguan itxita daudela eta Ladakh neguan hiru edo lau hilabete lurrez isolaturik egoten dela.  Indiako gobernua saiatzen da bide honek konponduta edukitzen baina nire iritziz  ezinezkoa da. Argazki batzutan ikusiko dituzue nire iritziz bidai honetan ikusi ditudan heroiak eta hauek bideak konpontzen ibiltzen diren langileak dira. Indiako estatu pobreenetatik mendia hauetara etorriak ezer gate eta egun guzia kamino kontran hots edo bero egin harriak txikitu eta bidaia konpontzen dabiltzan gizon emakumeak.   




  Bidaian ikusi ditugun motorista batzuk

 Denak ez dute oso garbi zibolo batzuen esan nahia. Motor horretan dagoena ez dut uzte oso budista ed Indua denik, nik gehiago esango nuke oso faxista dela.

Gute txoferrak
Eta gure kotxeak
Bidean Tibetetik ihesen joandako herritab tazuen herri txiki baten gelditu ginan. Bertan laguntza internazionalari esker egindako eskola baten egon ginan. Egia esan oso harriturik gelditu nintzan eskola honen baliabideak  ikusita, Antzuolako eskola ematen zuen, ziur nago Ladakh bertako umeek ez dituztela horrelako eskolak eta medioak.


Bidaianzehar ikusi ditugun monasterio batzuk

 Indiako kirol nazionala Kricket a

Onso segi












2017(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

Elusu ko Ikatz txendorra

Joan zan domekan Elusun izan nintzan bertakoak egin duten ikatz txendorra ikustera. Holako gauzak gutxitan ikusten direla ikusirik animatu nintzen juatera.
Jende asko egongo zela pentsatzen nuen baina nire sorpresarako ni eta beste lau bat elusuar besterik ez zeuden.

Mensian ibiltzen askotan ikusiak nituen garai baten ikatza egiteko erabiltzen zituzten txendor plataformak, baina bat piztuta behin ere ez (Tasio pelikulan izan ezik)


Blog honen bidez txendorra egiten ibili diren elusuar denei eskerrak eman nahi diet aukera hau emateagatik.





Txabola bat ere egin dute eta bertan bi lagunek lo egiteko lekua daukate. Egia esan ez dakit lo egiteko denborarik duten a la ez, komentatu zidatenez betik txendorra zaintzen egon behar bai dira.

 Txendorra egiteko erabili duten pagoa hau izan da




2017(e)ko ekainaren 1(a), osteguna

Daramsala - Manali (India)

Juan zan urteko abuztuan egin nuen bidaiarekin jarraituz, oraingo onetan Daramsala eta Manali bitartean ikusi nituen gune batzuk azalduko dizkizuet.

Bidaiaren helburua Ladakh zenez, bidaia kotxez egitean bi kokagune hauek bisitatzeko aukera izan genuen

Daramsala

Hiri hau famatua da gaur egun bertan Dalai Lama bizi delako eta atzerrian bizi den Tibet eko gobernua bertan dagoelako. Tibet etik ihesean irteten diren denak normalian lehendabizi Daramsalara juaten dira eta gero bertatik beste toki batzutara. Tibetarrak Daramsala hiri edian ez dira bizi, mendi aldera dagoen McLeod auzoan baizik eta bertan dituzte Dalai Lamaren Monasterioa eta gobernuaren egoitzak.


McLeod Auzoa


Eskulan eskolak ere badaude eta bertan ikaslean Tibetar estiloko marrazkian egiten ikasten dute. Lan oso onak direnez diru iturri oso on bat ematen die erbesteratuta bizi diren tibetarrei.



Monasterioan, budista ikasle asko daude eta asko gainera mendebaldekoak. Bakarrik monasterio honetan ikusi nituen mendebaldeko monje budistak bidai guzian.




Manali


Manali esan daiteke India Iparraldeko leku turistikoenetakoa dela. Zergatik? Ba oso tenperatura epelak dituelako eta Delhin bero egiten  duenean, aukera duten denak Manaliko bidea hartzen dutelako
.
Manalitik iparraldera Himalaian sartzen garenez, paisaia ere zeharo aldatzen da. Manalin dena berdea da baina iparralderantz dena okre kolore bilakatzen  da  hegoaldetik etortzen diran lainoak iparralderuntz ezin dutelako egin.


Neguan ere oso turistikoa da bertara Indiar pila bat elurretan jolastera juaten delako. Ez dakit eskiatzen  duten  baina elurretako mono batzuk alokatu eta elurretan aldapa bera ibiltzea ikaragarri gustatzen zaie.


Manaliko biztanle batzuk bertan erabiltzen duten gorro tipikoarekin