2011(e)ko martxoaren 26(a), larunbata

Uzarraga Igoera

Martxoaren 26an urtero bezala Aiastui txirrindulari elkarteak antolaturik Uzarragako igoera ospatu zen. Karrera hau, jubenil kategoriko lasterketa bat da. Orain dela urte batzuk arte igandean ospatzen bazen ere, asken urteetan larunbat arratsaldez ospatzen da.

Ekitaldi honetan herriko jende askok parte hartzen du, lan egiteko orduan, batzuk, gutxienak antolakuntzan, besteak berriz, kaminu bazterreko kruzeak egiten eta beste batzuk, nire kasua den bezala, Helmuga antolatzen.

Aurten, helmugan nahiko jende geundela eta argazki batzuk atera ditut, karrera hau nolakoa den erakusteko.



Irabazlearen izena ez dakit nor izan zen (Jakiten dudanean idatziko dut), Bakarrik esan dezaket argazkiaren erdian ateratzen den hori dela.

Datu interesgarri bezala esan, Espainako nesken kategoriko selekzioak parte hartu zuela Uzarragako igoeran.

2011(e)ko martxoaren 10(a), osteguna

Inauteriak 2011

Aurten ere inauteriak edo Antzuolan esaten den moduan karnabalak pasau dira. Antzuolan inauteriak urtero igandez ospatzen dira. Bide batez aprobetxatu nahi de blog hau eukitzea esateko. Nik nahiago izango nuela larunbatean ospatuko bagenu, astelehenean lanera juan beharra dagoelako eta astelehenak urtetik urtera gero eta gogorragoak direlako. Kexuak aparte lagata, esan aurten ere primeran ibili naizela eta garela.

Aurten nire iritziz asken urteetako mozorrotutako jende kopuru handiena ibili da. Argazkiak pila bat atera nituen eta ezinekoa delarik denak internetera jasotzea, kollage batzuk egin ditut argazki gutxitan, Antzuolako inauteri eguna nolakoa den ikusteko. Lehenik eta behin ni ibiltzen naizen taldea, Dantzariak. Mutilak sorgin dantza egiten dugu. Gureak ez du meritorik batek esan zigun bezala, urtero berdina egiten dugulako. Neskak meritu gehiago dute, urtero dantza eta arropa berriak prestatzen bai dute. Dantza jardueretan, neska,mutiko eta nagusiak ibiltzen gara.

Hurrengo ikusten diren argazki hauek ez dira nireak, Bergarako Jorge Murgiondok atera zituen Antzuolan juan zen Inauteri igandean. Mila esker Jorge , argazkiak pasatzeagatik.



Aurten herrira txaranga berri bat ere etorri da, eta egia esan arrakasta handia izan zuen, behar bada datorren urteko jaietarako udaletxeak kontratatu egin beharko zuen. Nola igartzen den zuzendaria musikari famili batekoa dela. Jarraian mozorroturik ibili ziren herritar batzun argazkiak. Ikus daitekeenez inauteritan mozorrotuta atertze hori gaur egun ez da bakarrik mutikoen kontua. Kuadrila osoak mozorrotzen dira, eta batzuk merito haundiko prestakizunak eginda. Bukatzeko nire kuadrila. Nork esan behar zidan neri horrelakoak ikustera helduko nintzela. Txikitan lotsatu egiten ginen eta orain .......
Eta bukatzeko zoriondu Antzuolako Oinarin dantza taldeari horrelako jai ederra herriari antolatzeagatik, herriak jakin behar bai du, jai honetan udaletxeak parterik ez duela hartzen, ez bada infraestruktura minimoak jartzen.

2011(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

Argazki bilduma

Aurtengo Udazken - Neguan atera ditudan argazki artistiko batzuk. Argazkiak ikusi nahi izan ezkero klik egin argazkian