2009(e)ko uztailaren 20(a), astelehena

Antzuolako Jaiak

Lehenego Eguna

Aurten ere Antzuolako jaiak ospatu ditugo. Aurtengo aldaketarik nabarmenena Mailuaren Alardean izan da, bestela urteroko jaien antzerakoak izan dira.

Jaiak urtero bezela Ikurrin dantza eta zinegotzien aurreskuarekin hasi dira. Bueno lehenengo, lehenengo Txistularien pasakallea, dana esan behar da eta.

Aurreskua egin aurretik zinegotzi hau konzentratzen ari dela dirudi.

Esan bezala lehenego herriko dantzari txikiak Ikurrin dantza egiten dute, eta jarraian herriko alkate eta zinegotziak aurreskua.
Zinegotziak dantzan profesionalak ez izan arren nahiko ondo moldatu ziran heien egin beharretan.
Batez ere nere kaudrillakoa den hau. Ikusten da plaza mutilla dela. Zerbaiterako baliatu behar dau hainbeste aldiz Sorgin dantza egitera karnabaletan ateratzea. Zorionak Tote.
Urteak dira herriko zinegotziak aurrezkua egiteko herriko dantzarien laguntza behar dutela, ea urteren baten aurresku dena laguntzarik gabe ikusteko aukera izaten dugun.
Azken urteetan jaiei hasiera emateko beste ohitura bat daukagu herrian eta hau Hontzaren jeitsiera da. Hontza lehen eguneko gaueko hamabietan herriko kanpandorretik udaletxera jeisten da.
Oraindik hiru bat ordu falta dira udaletera jeisteko. Hobe izango da afaltzera juatea, bueltarakoan ere hor egongo da eta gure hontza. Aurten hontza gesteko ohorea herriko Txistularie tokatu zaie.

Bigarren Eguna

Bigarren egunian lanera juen beharra izan nuen eta argazki gutxi atera nituen, adibidez goizeko paella lehiaketako argazkirik ez dut, bakarrik esan urtero bezala Florentino eta Isidorek irabazi zutela aurten ere sukaldaritza lehiaketa.

Arratsaldean Zurrategi plazan txalak egon ziran. Ezin laike esan oso handiak zirenik.
"Zezenak" girotzeko Antzuolako trikitilariak izan genituen.
Gero kuadrilakoak afaltzera juan ginan, afariko argazkiak hobe ez ateratzea, beharbada bateron bat haserretu egin laike eta.....

Hirugarren Eguna.

Aurten ez dakit zer pasatu den baina txistularien goizeko dianan emakumerik ez zen agertu, behar bada alardean fusilero atera behar zirela eta txistulariek emakumeei egun hortako diana jotea debekatu egin die .......
Txistulari gutxi baina onak.

Gero Ondarren umeentzako jolasak egon ziran. Herri kiroletan inspiraturik

Lastu farduak jasotzea

Toca, arrautza jokua, ahari jokua, laixak .......

Nagusiagoak Zurrategiko kioskuan Bergarako bandak emandako kontzertua egon zen. Naiz eta Lorentxok bete betean eman, palazara jente asko gerturatu zen kontzertua entzutera. Plazako gerizpe denat leporaino beteta zeuden.

Arratsaldean Mailuaren Alardea 1881. urtetik, urtero urtero antzuolan egiten den ospakizuna.
Alardeko argazkiak jarrain dagoen diaporaman jarri ditut.

Aurten dantzari saioaren zati bat alarde barruan jarri dute, dena den komentau nahi nuke Antzuolan oso dantzari talde edarra daukagula. Nahiko luketeen beste herri batzuk horrelako dantzari taldea edukitzea. Jai hauetako kronika hau aprobetxatu nahi dut herriko dantza eta baita txistulari taldeari ere, egiten duten lan onagatik zoriontzeko eta horrela jarrai dezatela beste urte pilabatez.


Alardera bueltatuz, ba esan beharra dago aurten aldaketa pilabat izan dituela, lehena Mairua egiten zuena,nire bizi guzian ezagutu dadan Salvador Peñak iez utzi bai zuen alardean parte hartzea.

Mailuaren aldaketarek batera beste aldaketa batzuk ere etorri dira. Ez dakit onerako edo txarrerako. Dena esan behar daba jendea gustora atera zen alardea ikusi eta gero.

Nere gustorako, aldaketa gehiegi, hitz gutxitan esan da, pasa tu gara, Teatro pixka bat zuen Alarde batetik Alarde bat duen teatro batera. Nahar bada tradizionalista izango naiz, behar bada bai, baina nire iritziz espektakulo gehiegi egon zen alardean.

Dena den jendea gustora gelditu bada egindako ikuskizunarekin, ongi etorriak aldaketak.





Laugarren Eguna


Eta jaietako azken eguna. Laugarren egunez ez da Txistularien dianarik egoten. Ni nuek ere gustora hartzen nuen jai egun hau txistularia nintzanean.

Egia esateko komentatu zidatenez, plazatik gora juatea ere ez zegoen oso edarra igande goizean, batzuk komentatu zidatenez "La ruta del Bacalo" ematen zuen harek, musika topera (auzotarrak haserre) eta kiston jende pilla.

Ni hamabi eta erdiak aldera atera nintzen eta ordurako tabernak itxita eta jendea junda zegoen, horren ordez Florentinok eta Ixidorok (Bai Paella lehiaketa irabazi zutenak) prestatutako salda goso goso bat.
Salda eta Ardo gorri naparra dastatuaz Erriberako Jotak entzuteko aukera izan genuen plazara gerturatu ginen denok.

Jotak aurkezten zituen emakumeari buruz (Eskumatik bigarrena), honi adarra joko jaonik ez da jaio horaindik, honek zeukan jarduna, txisteak, aurretik pasatzen ziren denei komentarioren bat ...... sinestezina.

Auten ere barrakak ere egon dira, edo bestela galdetu gurasoei. Eta ez gutxi gainera.


Arratsaldean Anelkar elkarteak dirua ateratzeko Txistor eta Hiruiarre dastaketa izan zen, antolatzaileak oso gustora gelditu ziran prestatutako pintxo denak oso azkar bukatu zirelako eta hori ez da seinale txarra. Jakina den moduan elkarte honek ateratzen dituen diru danak hirugarren munduan dauden beharrei laguntzeko dira.

Argazkian ikus daiteke nola sua egiteke txorizoa prestatzen den.

Anelkarren saio txaranga honek animatua izan zen.



Eta bukatzeko azken hiru urteetan maduan Larrain Dantza. Haimbeste ensaiu eginda gero heldu zen plazan dantza egiteko eguna.
Argazkitan ikus daitekenez holako gauzetan gehienak emakumeak dira. Bide batez Antzuolako gizokumeei dei bat egiten nahi diet dantzara etortzeko bestela, juaten geran mutil apuretako batek emazte edo andragaia lapurtuko dizuegu.
Eta azkenik Zoriondu nahi dut nire aurtengo bikotea, ondo baino hobeto ibili zakako dantzan, naiz eta fallo txikitxo batzuk izan.

Esandakoa (Mirada complice ..........)

Eta jaiak bukatzeko Joselu anaiekin erromeria.