2010(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

Sagardoa

Urrian Sagardoa egitera animatu gara. Guk Sagardoa bi urtean behin egiten dugo. Zergatik?,ba erantzuna oso erreza da, Antzuolan Sagarra bi urtean behin egoten delako.

Lehenengo egiten dugun lana sagarra biltzea izaten da. Guk sagarra Zabalen eta Torren dauden sagastietan batzen ditugu. Sagar bilketan etxeko denok ibiltzen gara, bai handia , bai txikiak.


Sagarrak betik lurretik hartzen ditugu.


Errexil sagarrak, kamuxak, lau kantoiak ....... denerarik


Sagar bilketa bukatu ondoren, eta sagarra lasai, lasai pare bat aste atsedenean eduki ondoren sagardoa egiteari ekiten diogu. Argazkian ikusten diren bi tramankulu hoiek dira erabiltzen ditugun herramintxa guziak. Bata sagarra txikitzekoa eta beste berriz dolarea.

Lehenego sagarra txikitu egiten da.


Txikitu eta gero Dolarea bete. Txikitzeko makinak arazorik ez badu ematen ordu erdiko lana izaten da.

Dolarea sagar txikituz goraino betetzen danean,


Sagarra prensatu eta emaitza moduan sagar mostoa lortzen dugu. Hasieran gustoa ematen du sagarraen negarrak ikustea, kontuak gero etortzen dira tantaka, tantaka mostoa lortu nahi dugunean.



Lehengo astindua eman eta gero, sagarrari atsedena ematen diogu.


Sagar dena dolaratik atera eta lurrean uzten dugu atseden har dezan. Sagar gutxi egoten den urteetan ur pixka bat botatzen zaio sagar honi. Guk aurten ez diogu ezertxo ere bota.


Dolarea berriro ere kargatzen da eta beste estutu bat eman eta gero gelditzen den sagarra ganauie emateko gordetzen dugu.




Eta berriro hasten gara prozesu guziarekin , berriro sagarra txikitu, dolarea kargatu eta gero prentsatu eta abar. Eta horrela gure aurtengo kasuan bost aldiz.

Denetara mila eta ehun litro pasa lortu ditugu. Nahiko sagardo datorren bi urtetarako .
Argazkian ikusten den hori sagar mostoa aluminiozko kupelean zikinak botatzen da.

Hurrenengo lanak, Sagar zikinak kupeletik kendu, Kupelak itxi eta graduak kontrolatzu noiz sagadoa boteiletan sartu ikusteko.



Bukatu aurretik Torreko etxekonekuie eskertu nahi diet eman diguten laguntzagatik. Heienak bai dira erabiltzen ditugun Dolare eta sagarra txikitxeko gailuak.

Mila esker.

Eta bukatzeko aurten sagardoa egiten ibili garen lantaldeko batzuekin atera genuen argazkia. Ez daude denak, denak dolarean ez zirelako ibili (batzuk sagarra biltzen lagundu ziguten, beste batzuk bazkariak eta hamarretakoan prestatzen eta beste batzun kontseju onak ematen).

iruzkinik ez: