Minas herria Uruguay guztiko leku menditzuena da. Egia esateko ez dira oso mendi altuak, nire iritziz 400 metrotara egongo da altuera ez gehiago, baina beste paisai guztiarekin komparatuta oso menditzua da.
Minas herritik Melo herrira egin nuen, Melo, Cero Largo departamentuko hiburua da. Bidai guzia zelaiak eta zelaiak pasatzen izan zen, bertan gaur eguneko Gaucho Uruguaydarrak bizi dira.
Hau Melo herriko plaza nagusia da. Atzean bertako katedrala ikusten delarik. Melo herria oso komertziala da, ingurutako herri txikietako jende dena bertara juaten da erosketa, eta tramiteak egitera, beraz ez da oso zaila Gauchos jantzitako jendea bertan ikustea.
Besta hau Omnibus terminale aurrean dagoen garai bateko karro bat da. Karro hauek Gauchoak erabiltzen zituzten heien bidaiak egiteko eta bizitzeko ere bai.
Melotik mendebaldera eta 300 bat kilometrotara Taucarembo herria dago. Herri hontan Carlos Gardel tango kantari famatua jaio zen. Melon antzera departamentiko hiriburua da eta komertziala ere bai.
Taucarembo herreian oso eguraldi txarra egin dit eta bertan pasatua beharra izan dut eguna.
Argazkian Taucuarembo herriko katedrala. Plazaren izena Plaza de la Independencia da. Egia esateko Uruguayen plaza askot dute izen hau. Eta kale nagusiak ia beti 18 de Julio du izena. 18 de julio ez da Españan bezela, hemen independentziaren egeuna ospatzen dute egun hortan. 18 de Julio de 1830.
Eguraldi txarra egiten duenez, bertako Museo del Indio y Gaucho bizitatzen izan naiz.
Argazkian ikusten diren horrek bertako indio Charruak erabiltzern zituzten armak dira.
Beste hontakoak, gauchoak zaldien edo behien hezurrekin egiten zituzten aulkiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina