2008(e)ko irailaren 10(a), asteazkena

Paysandu - Salto

Uruguayen mendealdera heldu gara. Uruguay nazioaren izen ofiziala Republica Oriental del Uruguay, hau da Uruguay ibaiaren ekialdean dagoen errepublica (Hau nota kultural moduan), beraz Uruguay ibaira heldu naiz eta lehenego parada Paysandu herrian izan da.

Argazkian ikusten den moduan Paysandu herria Paraguay ibaiaren ondoan dago eta udaran bertako hondartza danak turistaz betentzen dira. Kriston playa pila daude. Gaur egunean hondartzetan behiak dabiltza.
Paysandu herrian Argentinakin muga egiten du eta batetik bestera pasatzeko argazkian ikusten den zubi haundi hori erabiltzen dute. Zubi hori 1973 eraiki zuten, aurretik muga pasatzeko remolkadore bat zegoen.
Paysanduko hondartzetan ateratako argazkia. Ikusten den moduan ez dago inor hondartzan naiz eta eguraldi oso ona egin.Beste hau Paysanduko enparantza nagusia da, ez da PLAZA ARTIGAS, beste izen bat du baina ez naiz gogoratzen zein, klaro ohituta plaza danak izen berdina eukitzera, ba bat, ez da egiten plazen izenak ikastera. Bertako katedrala da gaur arte ikusidudanik politena.
Noski barrutik kanpotik danak oso antzerakoak bai dira. Hau dana margotuta dago estilo barroko baten.
Paysandutik Salto herriara egin nuen, Salto hau Paysandutik iparraldera dago 150 km gutxi gora bera. Bere termengatik da famatua. Ni Saldo baino 5 kilometro lehenago dagoen Termas Daymanen gelditu naiz, Bertan hiru egun egin ditut. Termak goizeko 8 etatik gaueko 11 arte zabalik egoten dira.
Ikusten den moduan hemen termak pizinak dira, hori bai ur beruakin. Pizina batetik bestera tenperatura aldatu egiten da, beraz bakoitzak erabakitzen du bere gustokoa zein dan.
Termetan goiz arratsalde eta gauez egon nintzen. Relax Total.

Salto herria bisitatzeko aukera ere hartu dut.
Argazkian ikusten den hori Saltoko plaza bat da. Bi beintzet baditu, eta bat .... ezetz jakin ze izen duen?
Saltotik ere Uuruguay ibaia pasatzen da eta ibaiaren beste aldean ikusten den hori Argentinako Concordia hiria da. Bertara juateko bidea Represa baten gainetik pasatzen da.

Gastronomia gehiago. Argazkian ikusten den hori Milanesa Napolitana bat da.

Uruguayen ere badaude Gauchoak, bat argazkian. Horrela jantzita ibiltzen den jende gehiena jende nagusia da, naiz eta noizean bein gazteagoak ere ikusten diren.













iruzkinik ez: