2008(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

R-40 Chalten -Puerto Madryn

Chalten herritik ipar aldera etortzeko R-40 bidea hartzea erabaki nuen. Nire plana Egun batez R40 erabiliaz Chalten - Perito Moreno eta hurrengo egunean Perito Moreno - Puerto Madryn

Ruta 40 Argentina Iparretik hegoaldera egiten duen bidea da Andes media katea ondoan duelarik. Bideren tarte pila bat asfaltatu gabe daude argazkian ikus daitekenez.


Bidea ez da batere dibertigarria, ez bai dago ezer ikusteko ez gelditzeko, eta gainera egon beroa ateratzen bada .........

Bide hontan ez da oso erraza bateren batekin topo egitea. Beraz autoarekin arazoak edukiezkero arazo larrietan egon daiteke. Lagun honen kasuan suerte handia izan zuten baian beti ez da berdina gertatzen.

Bideko bigarren geldiguena Bajo Caracoles, denda kaxkar bat jan edta edari pixka bar erosteko.
Lo egitera Perito Morenon gelditu nintza. Nire ondoan lo eiten zuen lagun hori ezagutzeko aukerarik ez nuen izan. Horrelakoak gertatzen dira lo egiteko Dormi bat hartzen denean.
Hurrengo egunean argazkian ikusten den Combi hori hartu eta Puerto Madryn era abiatu nintzen. Combian ni eta txoferra besterik ez ginen juan.
Eta gainera txoferra logureaz jota. Patagonia erdian txoferra lo egitera gelditu zen eta biartean ni berriz .... ba hori denbora nola pasatu jakiteke.


Bidai xelebrea.

El Chalten - Fitz Roy . Cerro Torre








Calafate - Perito Moreno

Perito Moreno grlaziarra ikustera juan ginan egunean bertan egun osoa egin genuan glaziarrari begira noiz jausiko zen zain.
Glaziarrak bi zati ditu, argazkian ikusten den hori hegoaldekoa.
Beste hau iparraldekoa. Bigarren hau handiagoa eta ederragoa da.
Iparraldeko aldea ikustera txalupa baten juateko aukera izan nuen
Txalupatik ateratako argazkia.
Eta Perito Moreno glaziarra ikusi ondoren "Cordero Patagoniko" afari eder bat hostelean, Bertako Eduardo Etxeberriak prestaturik






2008(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

Puerto Natales - Torres del Paine

Ushuaiak berriro ere Txile eta Argentina arteko mugetan denbora pila bat pasatuta Puerto Natales herriar heldu ginan. Lehen eguna Torres del Paineko trekinga antolatzen pasatu genuen, jana erosi, materiala alokatu eta horrelakoak.


Jai modoko bat ere ikusteko aukera izan genuen, Antzuolan jende gutxi egoten bada horrelako ekitaldietan hemen ez da inor egotenl lau bertako eta beste bost turista (ni barne) argazkiak ateratzen.

Astelehen goizean irten ginan Torres del Paine parke natural aldera, bertara juateko autobus bat hartu beharra dado 100 kilometro baini gehiago bai daude Puerto Natalesetik.


Lehen ikusten den Torres del Paineko paisaia hau da. Ondo hasten gara.

Hasi aurretik derrigorrezko argazkia. Henry Inglesa, Dafydd galestarra ,David zuizarra eta noski ni. 10 minutu aurretik Antzuolako beste bidailari batekin egoteko aukera izan nuen baina ez daukat argazkirik. Bidailari hori Seferino pollero zan.


Guk egin dugun ibilaldia W deitzen dena izan da, lau egun hiru gau. Guk ekialdetik hasi eta mendebalderuntz egin dugu. Lehenego juan ginen tokia Torres del Painera izan zen.


Lehenengo arratsaldez juan ginan, baina urrenengo egunean goizeko 4 etan jaiki eta berriro ere gora egin genuen torres del Painen hain famatua den egunsentia ikustera.


Eguraldi lainotua zegoen (nahi den dena ezinda euki) baina hala ere argazki nahiko politak ateratzeko aukera izan genuen.

Gero ibilaldiko zatirik handienari ekin genion, 10 bat ordu gutxi gorabera. Paisaiak izugarriak bide dena laku,


erortzen ziren glaziar


eta kolorez betetako paisaiaz inguraturik.
Ibai batzuk ere pasatu beharra zegoen. Izan ziran pare bat lagun baino gehiago botak gehigo busti zutenak. Guk nahiko legor bukatu genuen beste batzukin konparaturik.Argazkian ikusten den mendi hauek Los Cuernos del Paine dira.
Paisai eta laku gehiago Campamento Italiano bidean Beheko argazkian ikusten den beste mendi hori Cerro grande del Paine bere glaciar pila eta guzti. Ingurutako mendirik handiena.
Eguna buakatzeko Valle Fances aldera egin genuen eta argazki ahu bertan aterata dago. Atzean ikusten diren mendiak Cuernos del Paine dira.
Bigarren egunean atzera gelditu zen Henry inglesa.

Ibilaldia oso berandu bukatu genuenez iluntzeratze oso edarra ikusteko aukera izan genuen. Hemen oso berandu iluntzen du, gaueko 10 eta erdiak aldera oraindik argiturik dago.

Campamento Italianoko argazki bat.
Hirugarren egunez Glaciar Grey aldera egin genuen, ibilaldi hau aurreko egunekoa baino laburragoa izan zen. Glaziar honen bistak ez dute parekorik, denbora pila bat pasatu genuen glaziarrari begira.

Glaziarraren ondoan dagoen kanpamentu ondoko miradoretik ateratako argazkia.
W a egin da gero derrigorrezko argazkia.
Eta urrengo egunean buelta Puerto Natales era. Lehenengo katamaran baten eta gero berriri ere autobusean.
Katamaranetik argazki hau ateratzeko aukera izan nuen. Ur-jauzi honen bidez laku bateko urak beste laku batera juaten dira.
Eta ibilaldia bukatu eta gero, afari on bat. Nekea nabaria da.

Ushuaia

Ushuaiara juateko Estrecho de Magallanes pasatu beharra dago. Gure bidaia Rio Gallegos etik izan zen, bidai hau izan da gaur egunerarte eduki dudan bidai goraberatzuena. Goizeko 9 etan atera ginan eta Ushuaiara gaueko ordubatak eta erdietan heldu ginan. Argentina eta Txileko nuga bi aldiz pasatu beharra dago eta hene (ez dakit zergatik) mugako tramiteak oso lentuak dira.

Adibidez Txilera fruta edo janaria pasatzea debekatuta dago eta bateren baterio futa edo janaria aurkitzen badiote 200 edo 300 US dolar eko multa jatzen diote. Gure autobusean pare bat lagun arrapatu zituzten.

Tramiteak lentuak badira, Estecho de Magallanes pasatzeko ferry bat behar da. Gure kasuan ferryaren zain egon behar izan genuen. Argazkian ikusten dena guk erabili genuen ferrya da. Estretxoaren pasoan delfinak eta pinguinoak ikusten dira.

Bidai oso luzea izan zenez ez zegoen beste erremediorik humerore ona eukitzea baino eta bidai gehiena kantuan eta kartaka jolasten pasa genuen.

Ushuaiara heldu eta urrengo egunean goizean goiz Cabo de Hornosera juateko ze posibilitate zegoen begiratzen ibili ginan baina hemen abentura hori egitea zaila izateaz gain oso garestia da 2500 euro gutxienez (Antartikora juatia 4000 euro).
Canal del Beagle ikustearekin konformatu behar. Kanala bisitatzeko txalua txiki bat erabili genuen, jende gutxi, hamabi bat lagu eta nahi genuen garagardo, kafe,te eta pastel guziak, primerako ibilaldia.
Ibilaldia kanalean dauden irla batzuk bisitatzen dira, batzutan itsas otsoak ikus daiteke.
ETB ko "La cosquista del fin del Mundo" bukatzen den faroan ere egon ginen. ETBkoek bi egun lehenago bukatu zuten aurten egin duten programa, beraz faroan ikurria ikusterik ez genuen izan.

Argazkian ikus daitekeen moduan oso giro ona izan genuen txalupa barruan. Batez ere argazkian agertzen den Evaristo brasildarrarekin. (Betaurreko beltzak dituena bestea Deck amerikarra da eta atzekoa gida)

Goiko aurgazkian ikus daitekena Canal de Beaglen dauden irlak eta atzean Ushuaia.

David zuizarra, Evaristo Brasildarra eta bestea igarri zein den.
Urrengo egunean argazkian gauden kuadrila hau Ushuaiako parke naturala bizitatzera juan ginan. Evaristo, David, Juliana brasildarra ere eta Tomer Isr

raeliarra. Bidean Argentinan dagoen azken korreo postuara heldu ginan, eta klaro bertatik etxera postaltxo bat bidali beharra dago.

Mundo ondan danerako jendea topa daiteke eta batzuk ez dute idea oberik Canal de Beglen bainatzea baino. Tipo hau zuizarra da eta ura ez zaio oso hotza pentsatuko. Nik eskua sartzerekin nahiko izan nuen.

Argentinako Ruta 3 a ere punto hontan amaitzen da, hemendik aurrera ankak edo txapupak erabili behar dira bidaiatzeko, ez dago autobusik. Behar bada txile aldean zerbait egongo da baina ez dugu hori konporbatzerik izan.

Brasildarrak elurra inoiz ikutu ez zutenez, hirugarren egunean Ushuaiako glaziarrera juan ginan, elurra egin berri zen eta aizeaz gain oso hotz handia egiten zuen, brasildarren esanez hobe Brasilgo playetan agotea.



Arratsaldean Laguna esmeralda aldera juan ginan ibilaldi bat egitera. Eguraldia oso txarra izan arren han juan ginan. Ez naiz lehenengo juan den euskalduna izan paraje hauetara.

Naiz eta eguraldia txarra izan parajeak nerezi zuen pena.
Paraje hauek antzuolan Elusumendi aldean ikusten direnak gogoratu zidaten.
Eta eguna bukatzeko afari on bat (gehienetan Pizzak)