2009(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

2009(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata

San Ixidro Feria Antzuolan

Aurten ere urtero bezala, juan zen labunbatean hilak 16 an Antzuolan San Ixidro feria izan genuen.
Eguraldiak ere lagundu zuenez, Plaza, frontoi eta Kalebarren aldean ez zen salmenta, erakusketa , ganadu postu eta jende faltarik izan. Txitulariak eta soinujoleak kalian gora eta kaliean bera, salda eta txorixua trekutz elkartean (dohainik) zer gehiago behar.

Txorimalo erakusketa ere izan zen, Eskolako neska- mutikoak eta jubilatuak eginak. Argazkiko hau jubilatuak egina zen. Argazki lehiatetako erakusketa ere Olaran etxean egon zen, Aurtengo irabazlea Iñigo Alonso izan da.
Baserritarren eguna izanik ganadu feria ere egon zen. Antzuolako ferian erakusten diren abereak herriko abeltegi eta baserritakoak dira. Bertan Behiak, ardiak, zaldiak, astoak eta habar izan ziren mutiko eta naguzien ikusgai.
Herriko Artisauen erakusketa ere izan zen, bertan musika instrumentu, makila, minbresko aulki eta joskintza lanak ikusteko aukera izan genuean. Herri txikia izan arren, artista faltarik ez dago, ikusitako lanak kategori haldikoak zirela pentsatu zitzaizkidan.
Ander eta Miren (Eta antzuolako neska mutiko gehienak) ere oso gustora gelditu ziren tiok edo aita amek kimkilleruen pustuetan erostitako opariekin.

Azkenik, Blog honen jarraitzailerik handienarekin txikiteoa egiteko aukera izan nuen eta aspaldian gutxi idatzi dudala ezan zidanez hemen doa ferixako kronika txiki hau bere omenaldi giza.