lunes, 10 de julio de 2017

Antzuolako DH lehen txapelketa

Jaun zen larunbatean hilak 8 Antzuolako lehen DH jeitsiera lehiaketa ospatu zen. DH zer den? DH Down Hill edo mendi jeitsiera da. Urte batzuk badira Antzuolan kirol hau egiten lagun talde bat dabilela baina txapelketa bat ikusteko lehen aukera izan dugu aurten. Txapelketan 85 lagunek parte hartu zuten eta egun guztiko txapelketa bat izan zen. Lehenik goizez entrenamenduak izan ziren eta gero arratsaldez txapelketa.
Ekitaldi honek jende asko ekarri zuen Antzuolara eta egun eder bat ospatzeko aukera izan genuen herrian. Eskerrak ekitaldi onegatik antolatzaileei eta betez ere Manu Castrori ekimen hau aurrera eramateagatik egin duen lan guziagatik. 

Nire blog honetan normala den bezala ekitaldiko argazki batzuk jarriko ditut




Argazki gehiago ikusteko klikatu lotura honetan.

miércoles, 5 de julio de 2017

Leh <--> Cachemira

Oraingo onetan juan zan urtean Ladakh eta Cachemira aldera egin nuen bidaiaren azken atala aurkezten dizuet.
Leh eta bere inguruak bisitatu eta gero bidaia Cachemiran jarraitzea zan, baina ezinezkoa izan zen Cachemirako egoera politikoak ez zuelako usten.
Sirinagar Cahemirako hiriburua “Toque de Queda” n zegoen eta Indiako militarrak ez zuten bertara juaten lagatzen, beraz bidaian aldaketa batzuk egin  behar izan genituen. Hasierako ideia Sirinagar era juatea zen gero han hegazkina hartu Delhi la bueltatzeko, baina sarrerak itxirik zeudenez bidaia berantolatu egin behar izan genuen Delhi ra Leh eko aeroportutik egiteko. Beraz, zirkuitu borobil bat egin behar izan genuen Leh etik irten eta berriro ere Leh era bueltatzeko.

Bidai honetako lehen zatia Lamaiuru ko monasterio herrian egin genuen. Garai baten oso inportantea izan bazen ere gaur egun nahiko apurturik edo abandonaturik dago, ala ere polita.





Zirkuitu honetan normalean bisitatzen ez den  bailara bat bisitatu genuen. Bertan askotan kontatzen diren Ario etniako jendea bizi da, hau da bere garaian Naziak pentsatzen zuten tokia Arioak sortuak zirela. Egia esateko nik behintzat ez nuen jende asko ikusi rubioak eta begi urdinekin, baina esaten dutenez egon, egon badaude.







 Indo ibaia


Bailara honek bisitatu eta gero Kargil aldera egin genuen. Zona honetan jendea ez da Budista, hemen Cachemiran bezala Musulmanak dira eta hau nabaritu daiteke bai herrietan baita ere jendearen rasgoetan.










Kargil Ladakh eko azken ingurua da Cachemirara sartu aurretik. Lehen ezan bezala Chacherirarra juaterik ez genuen izan baina hau ez da zeharo egia. Cachemirara saru irten bat egin genuen eta aurretik kontatu ziguten bezala Cachemirako paisaiak ez du zer ikusirik Ladakh eko paisaiarekin. Cahamira berde,berdea da. Eta hau sartu eta segituan ikusten da.














Gu honaino heldu ginan Cachemiran gero Leh era bueltatu egin behar izan genuen aurrera egiterik ez zegoelako. Beste baten izan beharko du 

Argazki gehiago ikusteko klikatu lotura onetan

domingo, 2 de julio de 2017

Peña Ayastui 2017. urteko Challangea

Aurtengo Peña Ayastui taldeak antolatzen duen challangea ere bukatu da.  Challange honek 5 froga izaten ditu

  • -          Idalako igoera
  • -          Ondarreko Jinkana
  • -          Uzarragako igoera
  • -          Kalebarreneko Jinkana
  • -          San Martzialgo igoera
Oso ondo egoten da, baina pena bat dat gaur egun garai bateko partizipaziorik ez egotea koskortutako neska mutilak ez dutelako nahi parte hartzea. Dena den blog honen bidez eskerrak eman nahi diet Peña Ayastuiko lagunei txirrindularitza bultzatzearen alda egiten duten lanagatik.



Kalebarreneko jinkana

Behean San Martzialgo igoerako argazki batzuk

San Martzialgo igoera Challangeko kategoria desberdinetako irabazle batzuk. Ori bai, challangean parte hartu duten denak zerbait jaso zuten


Argazki gehiago ikusteko klikatu lotura honetan

jueves, 29 de junio de 2017

Nubra Bailara

Nubra, Leh bailararen iparraldean kokaturik dagoen besta bailara bat da. Leh bailara isolaturik gelditzen bada errepidez bakarrik beste hau oso osorik gelditzen da. Bertara juateko 5600 metrotara baino gorago dagoen portu bat pasatu behar da Khardunla hain zuzen ere. Ohiturik ez dagoen jendeari bertan hogei minutu baino gehiago egoten ez diete lagatzen, behera jezten hasteko eskatzen diete arazorik ez izateko.


Nubra bailara ikusgarria da. Nik ikusi ditudanetatik paisaiarik handienetakoa, ikusgarria. Jendea ere oso atsegina.   






































Nubra bailarako argazki gehiago ikusteko klikatu lotura honetan


Leh eta Inguruak

Leh bailara Ladakh bezala ere ezaguna da, naiz eta Ladakh, Leh bailararen baino handiagoa izan. Bailara hau urtean zehar gutxienez 4 hilabetez errepidez  isolaturik egoten da bertara jauteko dauden portuak itxita egoten direlako.  Komunikazio aukera bakarra hegazkina da.

Beste datu oso kuriosoa niretzat behintzat izan zen bailara hau militarren kuartelez bete beteta dagoela. Ziur nago Monasterio baino kuartel gehiago daudela eta honen arrazoia da Ladakh Txina eta Pakistanen ondoan dagoela eta Pakistanekin batez ere Indiak ez dituela oso harreman onak.

Jakinekoa den bezala gu turismora juan ginan eta turista bezala juanda hasn ikusteko dagoen gauzarik interesgarrienak Monasterioak eta Lamak dira. Eta guk suertea izan genuen normalean bertan bizi direnak gain Dalai Lama ikusteko aukera ere izan genuen, Ladakh era juana bai zen bere jarraitzaileei ikastaro batzuk ematera. Kuriositate bezala esan Dalai Lama Tibetarra dela eta bere ikastaroak Tibeteraz ematen zituela eta beste lagun batek Ladakhaera itzultzen zuela Dalai Lamak esaten zuen guzia. Nahiko kanpoko turista zegoenez Ingelesera ere  egiten zuten itzulketa. Ikasketa hauek futbol zelai baten moduko toki baten egiten dira eta bost edo sei ordukoak izaten dira. Ain  luzeak izanik ikasketa hauek dohainezko “catering” zerbitzu bat ere egoten da bertara gerturatzen diren guzientzat , tea , arroza …


Ladakh aldean dauden monasterio denek Mahayana budistak dira, baina budista denak ez dira “sekta” berdinekoak.  Mahayana korrientean 4 sekta edo korriente daute, nik ez ditut orain izenak gogoratzen baina bai monjeak bereizteko era bat eta hau ze koloretako gorroak erabiltzen dituzten da. Ladakh  aldean gehienak gorro gorria edo horia erabiltzen dute. Adibidez Dalai Lama gorro horia erabiltzen duten korrienteko buruzagi nagusia da.












Gorro horia duten monjeak









Gorro gorria erabiktzen duen monje bat




Monasterio baten izan genuen jaialdia. Maskarekin dantzan ibiltzen direnak monjeak dira