2008(e)ko irailaren 20(a), larunbata

Corrientas - Posadas - Encarnacion (Paraguay)

Merceds herritik iparraldera Corrientes hiria dago. Hiri hau izen bereko probintziaren hiriburua da. Egia esateko bertan ez dut denbora gehiegirik egin, arratsald bat besterik ez.
Bertan dagoen gauzarik interesgarriena costanera da (Ibai ondoko pasealekua). Bertan ibai portu bat ere badago eta ikusten den moduan nahiko itsasontzi handiak ibiltzen dira. Corrientes Parana ibairen ondoan dago.
Argazkian ikuzten zubi hau Corrientesetik Resistencia hirira pasatzeko elabiltzen da. Zubi honek kilometro bat baino gehiago du.
Beste argazki ontan ikjuzten den aberea Lobito de Rio bat da. Esteros del Iberan ikusteko aukera izan nuen, baina ez argazkia aterazeko. Gixajo hau Corrienteseko zoologicoan dago.
Corrientesetik Posadas hirira egin nuen. Posadas Misiones probintziako hiriburua da. Hiria bera beste hiri guzuen bezalakoa da, dendak, trafikoa ....
Argazkian ikusten den etxe horrekin ez dakite zer egin. Eraiki zuten eta konturatu ziran ez zegoela ondo egina, jausteko arriskua du. Bitartean Jose Sanmartin plazan paisai polit hori gelditzen zaie.
Posadasen pare parean Paraguayko Encarnacion hiria dago. Bertara juateko bi aukera daude bata "Colectivoa" (Autobusa) erabiliaz eta bestea txalupaz. Nik biak erabili ditut. Nire iritziz txalupa erabiltzea gutxiago tardatzen da eta, naiz eta Paraguayko portu aldea nahiko kaxkar egon.
Egun hauetan Posadasko ikasleak Estudiantinarako ensaiatu eta ensaiatu ari dira. Estudiantina karnabaletan egiten den estiloko pasakalle bat da Mutilak eta neska batzuk danborrak joten eta neskak bakarrik dantzan. Iluntze aldera kristonetako jaleoa egoten da ikasetxe bakoitza bere ensaiuetan dabilelako.

Lehen esan bezala Encargacion hirira ere juan nintzen, hiria ezagutu eta de paso Trinidadeko redukzio jesuitikoa bizitatzera juan. Argazkian ikusten den hori Encarnacioneko katedrala da.

Argentinako jendearentzat Encarnacion konprak egitera juateko toki bat da. Gutxi gorabera gu Andorrara juaten giñan antzera. Merkea da eta den dena, dendaz beteta dago, batez ere hiriaren behe aldea, portua eta bere ingurua.

Baina dendak merkadillo estilokoak dira, etan esan zidatenez asko arabiarrenak dira. Oraigoz txinuak ez dira Paraguay aldera etorri.
Merkadiloa barrutik ikusita.
Merkadilloa kanpokaldetik ikusita. Ikusten moduan ez da guk ezagutzen dugun Zentru komertzial bat. Kalean denbora guzian zerbait eskaintzen daude, bidaiak, Jana, erlojuak, edozer gauza. Egia esateko autobusetik jaitsi nitzan momentuan paraguayko zaltzaileekin eduki nuen agobioa ezin da adierazi. Beste kontu kuriosua dirua da. Euro bat 4 ia 5 Peso Argentinar dira eta peso bategatik 1300 guarani ematen dituzte, eta zelako guaraniak hain diru erabilirik ez dut bein ere ikusi, zahar baini zaharragoak, gastau gastauak, ziento bat zelo pegauta. Ikustekoak.

Parana ibaian, posadaz baino 30 kilometro beherago Ituizango herrian pantano handi bat egin dute, eta horen eraginez ibaiak 2 metro gora egingo du urte gutxitan. Argentina aldean arazo hori konpondu dute baina Prarguayen ez, beraz lehen ikusi ditugun merkatua eta milaka eta milaka jenderen etxea urpean geldituko dira. Gaur egunean portuko rrepidea eta ibaia altura berdinean daude.

Beste argazki hontan Posadas ikustenda Encargacion aldetik ikusita.

iruzkinik ez: