2012(e)ko otsailaren 26(a), igandea

Dorleta - Degurixa - Urkulu

Arrolak antolatutako azken ibilaldian izan naiz. Eguraldiak ez zigun gehiegi lagundu, egia esateko ezer ere ez, baian 9 lagunek Dorletatik irten eta Urkulurako bideari egin genion. Esan bezala eguraldi oso ona ez genuen izan, betez ere behe lainoa eta elurra, eta horrelakoetan jakina da bidea topatzea ere ez dela oso erraza izaten. Eskerrak ibilaldira etorri ziren batzuk GPS a eramen zutela eta tramankulu horri esker azkenean bidea topatu genuen eta etxera bazkaltzera heltzeko aukera ere bai.

Oraingo honetan nahiko jende gutxi juan gara eta egia esan ez dut pentzatzen atera genituen argazkiak ere jende gehiago etortzera lagunduko dueneik, baina nik gomendatzen dizuet beste egunen baten Arrola Mendi Elkarteak antolatzen duen ekitaldietara etortzea, ondo ibiliko bai zarete.

Besterik gabe ondo izan eta hurrengorarte.

2012(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

Negu hontako argazki batzuk

Negu, eguzkitsua izan arren, askenean elurrak ere iritzi dira Antzuolara, naiz eta telebistak eta irratiak esan beste ez izan.
Batzuei elurretan jolastera juatea gustatzen zaie, beste batzuei berriz etxeko beheko suaren ondoan epel epelean egotea, eta neri argazki batzuk ateratzera juatea. Mendiara juaten ez naizenez herri inguruko parajeei atera behar argazkiak.
Negu honetan Antzuola inguruan atera ditudan argazki batzuen emaitza hemen duzue. Gustokoak badituzue ondo eta besta ere oso ondo.

Ondo izan eta hurrengorarte