2009(e)ko otsailaren 24(a), asteartea

Iñauteriak

Goizeko leher orduan lehen argazkia Gotzon, Ander eta hirurok, bi txistulari eta dantzari bat
Hartza prestatzen. Ez du meritu gutxi hartz mosorroturik ibiltzen denak. Hor barruan kristonetako berua egin behar du.

Goizeko ibilaldia edo diana herriari jakinerazteko iñauteri eguna dela.

Ibilaldia egin ondoren hamarretakua. Gaur egun udaletxeak antolatutakorik egoten ez denez eskertzen da herritar batzuk prestatzen diguten salda.

Hamarretakoa egin ondoren, prestatu beharra dago plazan sorgin dantza egiteko. Azken retokeak, guapa guapa plazara irtezeko.

Lehenengo gaztetxoak ateratzen dira.

Etorkizuna badagoela dirudi.

Musika txistularien kontu.

Bideo bat herriko plazan zegoen giroa ikusteko.
"Generazio berriak"

Eta plaza beteta ikuskizuna ikusteko.



Hartzaren puestua ere etorkizunean garantizaturik dagoela dirudi. (Naiz eta leoia izan)

Eta nola ez urtero bezala Sorgin dantza egin genuen plazan. Aurten 10 bikote 20 lagun denetara.

Partaideen urteroko argazkia.

Poxpolin dantza talde berria. Mosorrotzeak aparte dandtza ere egin zuten eta primeran gainera.

"Pistolerak" ere Antzuolan izan genituen


Eta eguna amaitzeko denok bazkaltzera herriko taberna eta elkarteetara.

2009(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

Santa Ageda festa Antzuolan

Beheko hau Antzuolan dagoen Santa Ageda ermitta da. Ermita hau Galarza auzoan dago.Nik dakidanez urtean bakarrik meza bat egoten da, eta hau Santa Ageda eguna pasau ta hurrenengo domekan.

Beheko argazkian ikusten den hori ermittako barrukaldea da. Bertan ikus daitekenez gaur egun ez dago bertan Santa Ana ren estatua (bere ordez kuadro bat dago). Gaur egun estatua hori Gipuzkuako obispauan dago, lapurtu eta agertu zenetik bertan egon da.
Meza bukatu ondoren, urteroko moduan salda, txorixua eta gazta egon ziren.


Herriko soinujoleak, eta Galarza auzoko hamaika lagun.Behekon argankian ikus daitekenez bertara juateko bidea ez zegoen oso egoera onean, batez ere jende nagusi edo ibiltzeko arazoak dituztenentzako.

San Blas festa Antzuolan

Aurten San Blas egunean elurra egitea tokatu zen. Eta eguraldia igarri zen urtero urtero San Blaseko ermitan egiten den ospakizunean. Aurten beste urte batzutan baino jende gutxiago gerturatu zen.

Herriko apaiz berrien estreinua San Blasen. Normalean baino jende gutxiago tratatu behar izan zuten.
Opilak bedeinkatu eta gero...
Kandela aurrean argazkiak.

Kanpokaldean egoterik ez zegoenez, denak ermittako arkupetan.
Kanpoan elurra eta elurra.




Ander eta Tio.

Eta buelta kalera goiz eder bat pasatu ondoren.

2009(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

Santa Ageda bespera

Urteroko moduan aurten ere Antzuolan Santa Ageda bizperan herriko kantariak kalera atera dira kopla batzuk kantatzera.

Kantuan abezbatzako taldea eta bertara gerturatutako lagun kuadrila ibili ginan.



Txistulariak ere han izan ziren

Aurten atera den dirua herriko soinujoleei laguntzeko izan da.
Eta bukatzeko urteroko moduan afaria patatak txorizoarekin.