2011(e)ko otsailaren 27(a), igandea

Irain

Aste hontan, euri zaparradak pasatu eta gero, lanetik irten eta Antzuolako Irain errekara argazki batzuk egitera juatea erabaki nuen. Ibilaldi horren emaitzak jarraian erakusten dizuedan hauek dira.

Badakit norbaitek esango duela, argazki hauek ikututa daudela, eta egia da, bana dena ez da bakarrik konputagailuan argazkiaz ikututa ateratzen, pazientzia pixka bat ere behar da eta hankak bustitzera ere prest egon behar da. Neri behintzat horrelakoan gertatzen jat.













Irainen ateratako Argazki gehiago ikusteko klik egin beheko argazkian
Irain

2011(e)ko otsailaren 20(a), igandea

GPS Ikastaroa

Aste bukaera hontan, Arrola Mendi Elkarteak, Gipuzkoako Goi Mendi federakuntzarekin batera antolaturik, GPS tramankulua nola erabili ikasteko ikastaro bat izan dugu. Hamabost lagun elkartu ginan ikastaro hau egitera. Lehen eguna osoa Olaranen ikastaro teorikoa egiten eta igandean Andoain en larunbatean Antzuolan ikasitakoak praktikan jartzen.

Ikastaroan ibili ziren batzuk norberaren GPSa hartuta juan ziren, beste batzuk federazioak lagatakoan erabili behar izan genuen.

Nik neuk behintzat, ez dut GPS rik, eta ikastaroa egin eta gero ere ez dut erosteko asmorik, baina ezin dot esan, betik horrela izango denik, beharbada hemendik urte batzutara , bat izango dut, telefonoak edo ordulariak izango duelako gaur egunean argazki kamerekin gertatzen den moduan. Dena den, egunen batean horrelako tramankulo bat erabili beharra badago, ikastaroa egina dut eta erabiltzen ere jakingo dudula pentzatzen dot. Egia esan, nahiko erreza da GPS a erabiltzen jakitea. Etxeetan baditugu hamaika aparato nahiko zailagoak direnak erabiltzeko GPS a baino. Adibidez, konputagailua, DVDa, argazki kamara edo Plantxa.




Igandeko praktika behean ikusten den Jatetxe hontara juatea izan zen. Denek heldu ginan, beraz esan dezakegu denok gainditu genuela ikastaroa.


Ikastaroan ibili ginen partaideen talde argazkia. Tamalez bat falta da, eskolako azterketa garaia bai da.

Bi egunetako ekitaldien argazki gehiago ikusi nahi badituzu, klik egin nehean duzun argazkian
GPS Ikastaroa 2011 Otsailak 19,20

2011(e)ko otsailaren 19(a), larunbata

Irimo goizalde euritsu eta ilun baten

Aurreko larunbatean Irimo aldera juan nintzen nahiko goiz, edade kontua izango da, baina gero eta lehenago jaikitzen naizela ikusten hasia nago. Asuntua da Irimora juan nintzela naiz eta eguraldiak gehiegi ere ez lagundu.

Bertan jarraian ikus daitekeen argazkiak atera nituen.

Irimo Goizaldera

Irimo Goizaldera

Irimo Goizaldera

Irimo Goizaldera

Irimo Goizaldera

Irimo Goizaldera

Irimo Goizaldera

Irimo Goizaldera

Irimo Goizaldera

2011(e)ko otsailaren 9(a), asteazkena

Santa Ageda bispera, San Blas eta Santa Ageda

Juan zen ostiralean hilak 4, Antzuolako abesbatza eta beste “espontaneo” batzuk, Antzuolako kaleetan ibili ginan Santa Ageda deunaren koplak kantatzen. Egia esateko nik espero baino jende gutxiago gerturatu ginen, baina dena den primeran pasatzeko aukera edarra izan genuen.

Kalean kantuan ibiltzeaz gain, egun honetan tokatzen den moduan diru eskean ere ibili ginan, naiz eta aurten ez jakin, atera genituen diru horiek ze taldetara bideratuak izan diren. Behar bada, baian ez dakit ziur, abesbatzaren gastuei aurre egiteko bideratuak izango dira. Hau esaten dut kantatzia bukatuta eta gero egiten dugun afaria aurten ez dugulako ordaindu.




Aurten kalean kantatzen ditugun kopla batzuk bideiz grabatu ditut. Lehenik eta behin barkatu bideoaren kalitate txarra, baian daukagunakin moldatu beharko, nire kasuan nire argazki kamara txikia. Behar bada datorren urteko diruan niri emango didate bideo kamara hobea erosteko eta horrela bideoan kantariak diren bezain guapoak ateratzeko.

Urtetik urtera kopla berriak ateratzen direla dirudi, edo hori gertatzen da azken urte hauetan. Aurten niretzako bat berria izan zen, Aiherrakoak kantazen duten bat dela komentatu zidaten.

Ea, bideoan igartzen duzuen zein den kopla berri hori.



Hurrengo egunean San Blas, loiba danak hartu eta bertara juan nintzan. Julen urte eta erdirekin lehen aldiz juan zen bere opil eta guzi. Ea, datorren urtean opilei argazki bat ateratzen dieten, jendeak jakin dezan Antzuolako San Blas opilak nolakoak diren.

Aurtengo eguraldia, azken urteetan egin duenik onena, aspaldiko partez San Blas baselisako plazan egoteko aukera izan genuen meza bukatu eta gero, auzokoek prestatutako salda eta txorizoak janez.

Gero gure kasuan behintzat, Erautzako txabolara juan ginen jaten jarraitzera, Tio Eugenio eta Tia Mari Karmenek gonbidatuta. San Blas egunean (hobeto esan da, Antzuolan San Blas eguna ospatzen den larunbatean) Basalgo auzoko baserrietan gonbidautza izaten dute, nire tio eta lehengusuek ez dute baserririk, baina txabola dute (oraingoz behintzat , AHT a gainetik pasatzen ez bada) eta guk bertan ospatzen dugu.



Eta aste bukaera amaitzeko, Galarza auzoko Santa Ageda baselizara. Hau ere urtero San Blas larunbatean ospatzen badugu, Santa Ageda igandean. Ni urtero juaten naiz, Aistiko Amama Gregoriri eman nion hitza beteaz. Santa Ageda jaida, San Blas eko jaiaren berdina da baina askoz eta ume gutxiagorekin. Antzuolako kaletik San Blasera joateko ohitura handia dan bezela, Santa Ageda juateko berriz ez dago bate ohiturarik, nik esango nuke kalean jende askok ez dakiela non dagoen Santa Agedako baseliza. Bertara juaten direnak Galarza auzokoak izaten dira eta nire moduko beste despistau batzuk.

Nik gustora pasatzen dut, normalean mendi ibilaldi bat egin eta gero salda, pintxo eta baso erdi ardo bat primeran sartzen direlako.

Bide batez hau irakurtzen duzuenei (bateron batek irakurtzen badu), gonbidatzen dizuet datorren urtean Santa Agedara juatera.