2011(e)ko abuztuaren 5(a), ostirala

Thailandia

Kaixo, hemen naiz berriro ere, nire ibilerei buruz zerbait blog honetan jartzeko.

Aurtengo oporretan Laos eta Kanbodian izan naiz , abuztuko 5 etik abuztuko 24 rarte. Bidaia Jonekin egin dut eta bidai honetan hiru herri pasatu ditugu Thailandia, Laos eta Kanbodia. Naiz eta Thailandia zapaldu, esan dezakegu herri hau beste bietara juateko erabili dugula, bertan bi egun baino gehiago ez badugu egin.

BANGKOK

Indotxina aldera juateko, normalena Bangkok eka juate izaten da. Eta guk ere horrela egin dugu. Lehenik Bartzelonatik Estambulera eta gero Estambuletik Bangkok era. Beraz gure lehen egonaldia Thailandiako Bangkok hiri handian egin genuen.

Hiri handia eta denbora oso gutxi, arratsalde bat besterik ez, beraz, gauza gehiegi ikusteko aukerarik ez genuen izan. Palazio eta museo famatuenak itxita zeuden eta gainera Jone bertan izana zenez, Lumphini parkea ikustera juan ginen. Parke hau Jonek ez bai zuen ezagutzen. Eta ez zen aukera txarra izan, bidai luzea egin eta gero, bat nekaturik bai dago eta Bangkok moduko hiri haundi baten lasaitasun pixka bat topatzea ere eskertzekoa da.




Konparatu goian Bangkok kaleetako kaosa, kotxe eta jende pila bat. Behean berriz Lumphini parkeko lasaitasuna. Aukera hona izan zen, hain beste ordu bidaiatzen, lo egiteke egin eta gero. Antzuolan Abuztuak 4 goizeko 8 irten eta Bangkok hiriko hotelera hurrengo eguneko hiruak aldera heldu ginen.



CHIANG RAI

Bigarren egunez, Bangkok utzi eta Laos aldera egin genuen, Lehenengo egin beharrezkoa Thailandiako iparra aldera egitea izan zen, Chiang Rai aldera hain zuzen ere. Bidai hau hegazkinez egin genuen.

Chiang Rai hiritik Laos era juanaldia dagoenez, bertako bidai agentziak, tour bat antolatu zigun, denbora oso gutxian, Thailandia iparraldeko gauza interesgarri batzuk ikusteko.

Hirian bertan, bidaiako lehen Tenplu edo monasterio budista ikusi genuen, eta ez zen bidai honetako azkena izan.



Gure lehengo tenplu Budista.

Merkatu bat ere ikusteko aukera izan genuen. Eta Gero Mae Sai hirira eraman gintuzten. Hiri hau Thailandiako ipar alderen dagoen hiria izan behar du. Burma edo Myamar era juateko muga bertan dago.

Mae Sai,

Ez du ikusteko aparteko ezer, eta bertara juateko interes bakarra erosketak egitera juatea izango zen, gehien bat Myamar eko esku lanak erostea nahi izan ezkero oso prezio merkean. Guretzat Behobiara juatea bezela.



Bide bat mugara, alde bietara denda pila bat dituelarik.



Beheko argazkian Birmaniako muga. Badirudi monje batzuk birmaniatik Thailandiara datozela edo hori ikustea pentsatzen jat. Ez galdetu nonguak diran, bai Birmania, bai Thailaindia, Laos eta Kanbodian berdin jaten bai dute

Urrezko Triangelua

Jarraian Golden Triangle edo Urrezko Triangelua deitzen dioten puntura juan ginan. Puntu honetan Thailandia, Laos eta Birmaniak muga egiten dute. Hori da Hiru naziok muga egiten duten puntu bat. Horrelako beste puntu baten orain dela 3 urte egon nintzen Foz de Iguazun Argentinan, Argentina, Brasil eta Paraguai ek muga egiten zuten puntuan.



Bide batez nire bidai lagunak aurkeztu nahi dizuet.


Ezkerretik hasita eskumara, Carlos (Caceres - Caceres), Rosa (Don Benito - Caceres), Yolanda (Irun - Gipuzkoa), Thailandiako gia eta Jone



Punto hau oso turistikoa da, bertan Tenpluak, eta horrelako gauza pila bat daude, beheko argazkietan ikus daiteken bezela. Nik egia esan ez, dakit zerbait esan nahi duten edo argazkiak ateratzeko jarriak bakarrik dauden. Horretarako baldin badaude nik bete dut eginkizuna. Errezatzeko tokiak badira, ba .... beste baterako, oraindik ez bai dakit budista nola errezatzen den.





Chiang Khong.

Chiang khong lo egitera gelditu ginan . Herria hau Thailandiako Mekong ibaiaren aldean dago, besta-aldea Laos da. Ferry bat hartu eta hurrengo egunean gure benetako bidaiari hasiera eman genion.



Argazkian Houai Xai (Laos). Erdian Mekong ibaia.

Hurrengo kronika Laos. (Ikusi egin beharko noiz)

Hurrengorarte.