2010(e)ko abuztuaren 31(a), asteartea

Mongolia

Aurtengo abustuan oporretan Mongolian egon naiz. Antzuolatik ni eta lagun eta lehengusiña dudan Jone juan gara. Ez gara bakarrik ibili, Madrilen beste lagun talde batekin juntatu ginan. Denetara 12 lagun.

Ibilaldi dena Soviet epoketako furgoneta zahar pare baten egin genuen. Gehienetan denda kanpainetan lo eginaz. Mongolian "Camping Libre" delakoak existitzen du. Ke remedio, bestala bertakoak non biziko ziren, Ger izeneko denda kanpainetan egoten bai dira.

Beheko argazkian lo egitera gelditu ginen leku gehienak ikus daiteke.


Bidairekin hasteko esan Mongolian 2 miloi eta erdi lagun bizi direla eta Espaina baino 3 edo 4 aldiz handiagoa dela. Beraz, leku gehientzuenetan ez da inor bizi.

Dena zelai eta zelaiak dira, bueno, eta desertuan dena desertua. Herri batetik bestebatera juateko 100 kilometro baino gehiago egin behar dira, bidean ikusten diren gauza bakarrak bertako jendea biziden Ger ak.

Jendearen bizimodua?
Zaldiak, ardiak,Yak edo beste animali batzuk zaintzea da.

Argazkian agazkinetik hartutako Mongoliako paisai tipikoa, zelaiak eta zelaiak. Mendiak ere ez dira oso handiak.
Erlijio aldetik, Mongolian Budistak dira, Budismo Tibetarra hain zuzen ere, naiz eta txamanismoaren aztarnak mantendu. Adibidez arbola bakarti denetan otoitz pañelu horrek ikusten dira .

Hiri handietatik kanpora ia harriz egineko etxerik ez da ikusten. Eta zaharrak gutxiago, ez badira oso noizean behin ikusten diran monastegiak. Guk 23 egunetan eta kilometro pila bat egin ondoren bakarrik 3 edo 4 monastegi ikusi genituen.
Beheko hau ibilaldiko bigarren egunean ikusi genuen. Monaterio honen izena Amarbayasgalant Khiid da eta Mongoliaki bigarren monasterio inportantiena da. Bertatik gertuen zegoen herrira 65 bat kilometro baino gehiago egondo ziran.
Monasterio honen bueltan ikusten zen paisaia. Guk bertan pasatu genuen lehen kanpin gaua.

Bi fenomeno hauek gure bi gidariak izan ziren bidaian. Eskerrekoa Txuka eta beste berriz Beeke.
Lehena txoferra izateaz gain gure interpretea ere iza behar zen. Noski ez zekien ez Ingles ez Frantzez ez Espainolik, ibilaldi hasieran esan zigutenez berak Intenational Language a dominatzen zuen, hori da 20 hitz ingleses, beste 10 españolez eta kristonetako borondatea. Nik gutxi gorabera %5 ulertzen nion, besteari berriz %1. Eguneroko zer eginetarako nahikoa. Hori bai ez galdetu gai filosofikorik, edo bertako galdera zailik.
Beheko argazki hontan Mongoliako herri tipiko bat ikus daiteke. Etxeak normalean egurrezkoak dira eta betik etxe bueltan iztura bat dute. Naiz eta bertan Ger bat bakarrik eduki. Nik egia esan ez nuen zergatia ulertzen, zeragtik orain dela bi egunerarte nomda izan den herribat zergatik gaur egun dena itxita duten, eta gure gidariei galdera hau egitea ezinezkoa zela iruditzen zitzaidan, oso zaila galdetzeko eta zailagoa ulertzeko.
Lo egiteko edozein toki hartzen genuen, han hortarako ez dago inolako arazorik, nomadak bai dira. Han kanping bat montatzea oso negozio txarra da. Hartu denda eta ipini edozein zelaittan.
Goizean goiz esnea eta yogoutak saltzera etorriko bai dira, argazkian ikusten den neska mutiko honen moduan. Ni goizeko 6 etan jaiki nintzen eta bikote hau han zeguen gure kanpamentu edian ixil ixikil zain gu noiz jaiki esnea eta yogoutatk saltzeko.
Neri esnekiak ez jat gustazen beras ez nituen frogatu, baina beste denak esan zutenez oso oso onak zeuden.
Eta dena zelaia den herri baten, loreak ugari. Eta batez ere Edelwaisak, milaka eta milaka. Hemen ez daude babestuta europan dauden moduan.

Lehenengo egon ginen toki "turistiko" etako bat Khovsgol lakua izan zen, Mongoliako ipar aldean, ia Siberian. Bertan ehen aldiz Ger Camp izeneko turistendako hotel canpamenduak ikusi genituen.

Tokia oso politxa, agostuan behintzat. Neguan beste gaiza bat izango dela pentzatzen dot. Bertan pare bat egun egin genituen, lagu kontran paseatu gehienok, beste batzuk kanoetan ibili ziren eta lagoko uretan bainatzera heldu zenik ere egon zen.

Akanpatuta egoten ginen guzian, sua egiten genuen ez bai dago debekurik sua egiteko. Afaldu eta Vodka pixkabat edan eta gero txiste eta kantu saioak edukitzen genituen. Mongoliako gure bi lagunek txisteak baino gehiago kantuak zituzten maite, erraza da ulertzea zergatik .....


Normalean bazkaria bidean zegoen hotel edo jatxetetan egiten genuen, baina noizean behin ere Ger partikularretan gelditu ginen. Argazkitan ikusten den hau da kasu bat. Bertan famili bat bizi zen eta gidariak eskatuta bazkaltzen eman ziguten.


Bazkariak ez zuen diferentzia handirik jatetxekoetakoekin konparatuta. Leku denetan berdina jaten genuen ardi haragia eta irinez egindako tallarin edo torta batzuk, batzutan frijituta beste batzutan egosita.


Mongoliarrak hirietakin kampo Ger hauetan bizi dira. Azkenean kanpin denda batzuk dira, baina hori bai, beroagoak. Ger bat ikusi eta gero beste denak berdin derdinak dira, barruan denak berdin antolatuak bai daude. Sarreraren parean denak altaretxo bat dute, Buda, Dalai Lama eta familiako argazkiekin. Aldeetan pare bat ohe ditzute eta pare bat armario kubiertuak, platerak eta tresnak gordetzeko. Gaur egunean naiz eta meseta erdian bizi, Ger denak antena parabolikoa eta eguzki generadorea ere badute, beraz telebista ikusiaz munduko berri izaten dute. Ger erdian burdinezko tximinia - estufa fat dago, berarekin jana prestatu eta berotzen dira.

Ger edo etxe partikularretan bakarrik ez genuen jan. Egun baten lo ere egin genuen. Kanpoan kriston hotsa egiten zuen eta gainera gure dendak bustiak zeudenez, gidariak etxe partikular bat topatu zigun gaua pasatzeko. Eskerrak. Etxeko sala utzi, sua ipini eta bertan afaria prestatzen laga ziguten.


Mongoliako errepideak, ez dira Euskal Herrikoen modukoak, Bide gehienak pistak dira edo pistak izan nahi dute izan. Asko eta aslko zelai gainean egindako rodadak dira. Asfaltoa oso oso gutxi, hire handien bueltan eta kitto.

Gasolina ere betik ereserbakin ibili beharra dago, hiri batetik bestera kilometro pila bat bai dago eta gasolinerak bakarrik hirietan daude, bidean bat ere ez. Gasolindegian era guzietakoan daude,
Modernoak eta argazkian ikus daitekeen moduloak.

Gure bidaia Abustuan izan arren, eguraldi gora behera denak izan genituen, batzutan oso bero eta beste batzutan elurretan ibiltzera heldu ginen. Neguan eguraldi kontuak bestelakoak dira. Kontatu zigutenez -40 edo -50 gradu edukitzera heltzen dira, beraz negu partean esan daiteke bizitza era bat gelditzen dela. Bideentan ez dago ibiltzerik eta artzai lanak ere mugatzen dira ea, abereak bizirik dauden a la ez ikustera. Oso bizitza gogorra eta hiretatik kanpo bizi den jendea Ger etan ......

Lehen aipatu bezala, hirietatik kanpora bizi den jendearen lanbidea artzain izatea da. Hego Ameriketan hartzaiak gautxoak badira, mongoliako gautxoak argazkian ikusten den horren bezalakoak dira. (Praka motz duna ez .. bestea) Txiki, txikitatik zaldi gainean. Egun osoa zaldiak, ardiak edo beste abere batzuk zaintzen.

Paisai aldetek, mongolia gehiena zelai handi bat da. Hegoaldean desertua Gobi desertua. Baina Laku handi eta ederrak ere badaude. Behean ikusten den hau desertu aldera eginda zegoen. Bertan zelaiak eta Dunak nahasten ziren, oso, toki polita.

Bertako gauza tipikoa denez zaldian ibiltzera ere juan ginen. Hemen gertatzen denaren desberdintazuna, han lehenego zaldiak arrapatu egin behar direla da. Hori da, guregana zaldi pila bat ekarri zituzten eta gero banan, banan arrapatzen hasi ziren, gero gu gainean ibiltzeko.

Eta hor turista kuadrila mongoliar zaldi gainean.

Desertura ere gerturatu ginen, Gobi desertua hain zuzen ere. Egia esan ez genuen denbora gehiegirik egin bertan, niregatik izan balitz beste pare bat egun gehiago egingo nituzke desertuan. Gauza kuriosua, txikitan leku lehorrak ez nituen batere maite, denbora pasa ala, konturatzen hasia naiz desertuak eta leku lehorrak gero eta gehiago erakartzen didatela.



Gaur eguneko Mongolian, mongolia zaharra eta berria nahazturik daude, esan naihi dut, azken kotxe modeloa ikusten den moduan, kalena jendea zaldi gainean ikus daiteke.

Beheko argazki hintan, esan zigutenez Mongoliako mendirik altuena ikus daiteke, Mendi hau urte guzia elurrakin egoten da eta bertakoentzak mendi sakatua da. Bertara jendea etortzen da otoitz egitera garai bateko ohitura txamanistak jarraituaz. Paraje hau babesturik dago.

Lehenago esan dudan moduan Mongoliako erlijioa budista izan arren, gari bateko ohitura txamanista pila bat ditu barneratuak, hauetako bat pañuelu urdin horiak erabiltzea da. Ez da mendi, lepo edo leku sakraturik pañuelu urdin hauekin egindako altare txiki bat ikus ez daitekenik.

Mongolia handia eta biztanle gutxikoa izatean, ikus daitekeen abereak asko dira, egaztiak denak, arranoak, miruak, grullak ...... Xagu edo lurreko katagorri moduko beste abere batzuk ere ikaragarri, eta suerte heguiago izan ezkero nik aukera izan nuen moduan otsoak ere ikus daiteke.

Bidaian dena ere ez zen izan furgonetan gora eta bera ibiltzea lekuak ikusi eta lekuak ikusi. Noizean behin ere "diskoteka" betera juateko aukera ere izan genuen. Behar bada Ulan Baatar eko diskoteka emongoen modukuak izango dira, guk bidean arrapatu genuen hau Antzuolako gaztetxea zirudien, barra bat musikarekin eta dantza egiteko momendtuan oso argi gutxi. Gende gutxi, gu jun aurretik 10 lagun egongo ziren eta gero hogei. Gaueko hamarretan ixten zuten bana han egon ginen denbora primerakua izan zen. Argazkian ikusten den Travolta hori ez zen Mongola, Tailandeza zela esan zigun, beraz dikoteka hontan dantza egiten genuen gehienak atzerritarrak ginen.

Bidean jende asko egon ez arren, betik atzerritarren gana gerturatzeko kuriozidarearekin ikusten genituen. Niri oso kuriosua egin zitzaidan gende honek argazkietan irten nahi zuela, beste toki batzuetan ez bezala. Nik ez nuen inor aurkitu ea argazkia ateratzeko baimena eskatu ondoren ezezkorik eman zidanik.
Eguraldi eta haize hotzen eragina, argazki hontan irtetzen diren neska mutikoen matrailetan ikus daiteke, txiki txikitatik majo kurtiduta, gorri gorri. Eta argazkia hau abuztuan egina dago, beraz pentza zer izango den urtarrilean edo otsailean.

Mongoliako errepideei esan dudan adibide bat beheko argazki hau da. Kasu hontan leku turistiko batera juateko nahi a la ez, erreka edo ibai hauek pasatu behar gnituen. Gu zoriontzuak izan ginen baian beste talde Frantzez honek bertan gelditu beharra izan zuen, ez bai zegon furgoneta hori ateratzeko modurik. Bidailarien artean soliraditatea handia izan arren betik gauzak ez dira batek nahi izaten dituen moduan ateratzen.

Mongolian zaldiak asko daude, baina txinako motor hauek ere ez dira atzera gelditzen. Ger danetan bat edo bi zeuden. Ez dakidana da, gasolina nola lortzen zuten, gasolindegi batetik bestera kriston kilometro pilak bai zeuden. Argazki hau gasolindegi baten ateratakoa da.

Lehen esan moduan Miruak milaka daude eta argazkiko hau da adibide bat.

Mongoliako mutikoen bizikleta, zaldia da. Naiz eta txikitan jostailu bat izan, oso denbora gutxian lan egiteko tresna baten bihurtzen da. Argazkian irtetzen diren mutiko hauek artzai lanetan zenbiltzan gu bertara gaua pasatzera heldu ginen arte. Gero nobedadea eta denak turisten kanpamendura zer zegoen ikustera.




















Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, klik egin jarraian dagoen argazkian



Mongolia 2010