2008(e)ko urriaren 13(a), astelehena

Uyuniko Tourra Bolivian

Argentinako Salta eta ingurutan ibili eta gero Bolivira etorri gara. Bertara etortzeko lehenik La Quiaca herriar egin genuen Argentinan. Han muga dago eta Boliviako lehengo herriak Villazon du izena. Han dirua aldatu eta 3 bat ordu autobusari zain egon ondoren 3-4 orduko bidaia egin ondoren Tupiza herriara jo genuen.

Tupiza herrian 4 eguneko bidaia erosi genuen nik eta beste 3 Alemanek. Bidaia Tupizatik Uyunira zen. Bidai hau egiteko beharrezko denak toyota 4x4 hontan eraman genituen. Gurekin Javier gidaria eta Maria sukaldaria etorri ziren.
Bidaiaren lehen geldigunea Viluyo herrian izan zen. Bertan paseatzen ari ginela herriko neska mutiko denak etorri ziran gu agurtzera. Bertan oso momentu ederrak pasatu genituen heiekin argazki kamarakin jolazten ibili bai ginan. Argazkiak atera eta argazkiak atera, baina heiek aterata. Inoiz ez zuten argazkirik atera eta kriston jaia izan zen ikuste irudiak eta bideoa.
Ibilaldi hau berria denez lehen egunea lo egitera bertako famili baten etxean gelditu ginen. Famili honek ez zuen argiindarrik erabiltzen, turistak juan ezean, guk eramaten genuen gasolinarekin egiten zuten argia. Kanpoan kriston otsa egiten zuenez lekurik onena familiaren sukaldean egotea izan zen. Bertako mutikoekin "Chupate dos" estiloko joku bat jolasten ibili ginen.
Urrengo egunean Kondor hori atera zuten argazkia etaratzeko eta bitartze diru pixkabat atera "turista gixajo" hoiei.
Lau eguneko bidai hortan zekulako parajeak ikusteko aukera izan dugu. Adibide bezala :
Laku pila bat, kolore guztietakoak, urakin, gatzakin .....
Laguna Verde
Geyserrak
Laguna Colorada, mila eta mila Flamenkorekin. (200 bat argazki eduki behar ditut Falmenkuei aterata)
Tontokeixak egiteko aukera ere izan dugu. Argazki hau Bolivia tik Chile ra doan trenbidean ateratakoa da. Oso tren gutxi ibiltzen dira.

Mendiak, mediak eta desertuak. Argazki hau Atacama aldera jotzen duen Boliviako aldean eginda dago.
Abere pila bat ere ikusi ditugu, llamak, bizcachak, Bicunak, azeriak, Txoriak ..... Argazkian ikusten direak bicuñak dira.
Egun batez lo egitera gatzez egindako etxe batera juan ginan. Dana gatzez egina dago. Eta ikus daitekeenez argazkian etxe hontan eta toki gehienetan Evo Morales en aldekoak dira.

Azken eguna Salar de Uyunin egin genuen. Oso goiz jaiki ginen argazki eder hauek ateratzeko.

Egunsentia

Eta gatzaren zuritazuna aprobetxatuaz beste argazki "Artistico" honek

iruzkinik ez: