2008(e)ko urriaren 13(a), astelehena

Potosi

Potosi, Boliviako izen bereko depertamentuaren hiburua da. Famatua da garai baten Espainiarrek bertatik izugarrizko zilar pila eraman zutelako. Zilar hau dena Cerro Rico izeneko menditik atera zuten.

Potosin bi egun eta erdi egin ditut. Lehenengo egunean gauza handirik ez genuen egin, berandu heldu bai ginan bertara Oyunitik. Bidaia 6-7 ordukoa dena pistaz. Egia esateko Bolivian galipota duten oso kamino gutxi daude. Esan didatenez bakarrik 3000 bat kilometro.

Potosin ikusteko dauden gauzarik interesgarrienak eleizak dira, baina ez dakit zergatik baina igandean dena itxita zeuden. Beharbada "El dia de la Hispanidad" zelako, ez dakit baina danak itxita.

Beste gauza garrantsitzu bat la Casa de la Moneda da. Baina igandea izanik oso goiz ibili beharra dago, goizeko 10:30 ixten bai dute. Ni badaezpada ere goizeko 9:30 han nengoen.

Etxe hontan potosiko museorik inportanteena dago eta bertan erakusten dute nola zilarretik espainara bidaltzeko txanponak egiten zituzten.

Ikus daitekeenez oso etxe handia da. Bertan Txanponak nola egiten ziren aparte beste kuadro pila bat ere ikus daiteke. Gehienak anonimoak dira. Zergatik? Ba indioek eginak zirelako eta Indioa izanik ez zuten izenik, ez beintzat izen katolikorik ez bai zauden bataiaturik. Eta izena eduki nahi bazuten bataiatu beharra zuten.
Bertan egin ziren txanponetako bat. Ikusten den eskudo hori Gaur eguneko Castilla-Leon enkoa da. Baina baita ere Potosi hirikoa. Ez dut jakitzerik izan zergatik.
Kuadroak eta dirua nola egiten zen bakarrik ez dago ikusgai. Hildako 10 bat umere badaude ikusgai. Argazkian ikusten diren hoiek eleiza baten berrikuntza lanetan zebiltzala topatu zituzten.

Igande Arratsaldean prozesio bat egon zen, esan zidatenez hau ere Errosariko Amaren oroimenez. Hau Iruyakoarekin konparaturik oso bestelakoa izan zen. Banda erdi militarrak, Poliziak, Ikasleak ....

Behean ikusten den hori atera zuten Amarbirjinaren irudia da
Urrengo egunean, Potosira etortzen diren danak egiten duten gauza bat egitera juan nintzan, zer izango eta Cerro Rico ko minak ikustera juan nintzan. Minak ikusteko toura kontratatu beharra dago. 70 Boliviano. Gero eta oso garrantzitsua, niki deitzen diodan "Kit para el Minero"

Kit hontan Coca, Zigarroak, galletak, Dinamita, beste gai kimiko bat eta metxa sartzen dira. Detonadoreak ez dituzte saltzen baina dinamita eskuratzeko ez dago arazorik.
Minak kooperatibak dira gaur egunean eta nik bisitatzeko aukera izan dudan mina hortan 25 bat lagunek lan egiten dute. Kooperatiba da baina mina ez da langileena, langile bakoitzak bere zatia du minan minerala ateratzeko. Bakarrik bere zatitik atera dezake minerala. Gaur egun mineraleen prezioa asko jaitsi dela eta minatik ateratzen diren etekinank oso txikiak dira. Baina oran dela bi urteraino oso soldata onak ateratzen zituzten, ikusi besterik ez dago Potosin nolako kotxeak ikusten diran.

Argazkian ikusten den beste minero honek nahiko lan zuen minako bideetan ibiltzen.

iruzkinik ez: