2008(e)ko urriaren 2(a), osteguna

Salta

Salta Argentinako ipar mendebaldean dago. Bertan 5 egun egin ditut bet hiria bisitatzen era besteak inguruak bizitatzen. Argazkian ikusten den hori Salta hiria da eta argazkia ondoan dagoen Cerro San Bernardotik hartua da. Cerro hontara juateko bi aukera daude bat teleferoko hartzea eta bestea 1000 eskailera erabiliaz igotzea. Ni gora teleferikoam juan nintzan eta behera berriz eskailerak erabiliaz.
Hiri oso lasaia eta ederra da. Hiriaren zentroan egoteak gostea ematen du. Betik dago zerbai ikusteko, gainera hemen jendeak Quechuak dirudite Bolibian antzera. Naiz eta Argentinan egon jendea ikusuta ez du ematen Argentinan gaudenik. Argazkian ikusten dena Plaza 9 de Julion dagoen katedrala da. Katedral aurrean betik baterenbat dago manifestatzen bai jubilatuak direla, bai maestruak edo indiarrak heien eskubideak eskatzen.
Saltatik famatua den Tren de las Nubes ateratzen da. Tren honek Saltatik (1200m) San antonio de Cobres (3600m) juatenda. Gaur egunean Tren turistikoa da eta astean hiru edo lau aldiz ateratzen da. 150 Dolar ordaindu behar dira eta San Antoniora juateko 8 ordu behar ditu. Nik tren hau ez dut erabili inork ez didalako gomendatu. Ibilaldi bera eta beste etokibatzuk ikustera juateko ibilaldia antolatuan daude adibidez el Paseo de las Nubes.
Salta izen berdineko probintziaren hiribuarua da, beraz hiri komertziala ere bada. Argazkian ikusten den hori bertako merkatu bat da. Menkatu hauetan denetik erosi daiteke. Jateko ere boliche pila bat dute.
Museok ere badira. Garrantzitzuena Museo Arqueologico de la Alta Montaña. Bertan orain dela 500 urte hil ziren lau neska mutil ikus daiteke momifikaturik Egia esateko ikusi bakarrik bi aldiko, besteak gorderik dituzte eta aldatzen juaten dira.
Beheko argazkian ikusten dena Moseo del Cabildo da eta bertan hiriaren historia kontatzen dute.

iruzkinik ez: