2008(e)ko urriaren 16(a), osteguna

La Paz

Naiz eta Sucrekoak esan Sucre Boliviako hiriburua dela, benetan boliviako hiriburua La Paz da. Hiri hau oso altu egoteaz gain (3500 m) handia eta kaotikoa da. Hemengo trafikoak ez du soluziorik, denbora guzia pozina jo eta bozina jo pipi... popo... Gero ez dago kale bat saltzailerik ez duenek, Kalean edozer gauza eros daiteke, jana, arropak, teknologia,motorrak, eskulanak .....
Gainera La paz Zulo baten dago, beraz herria goruntz hazi da. Gora begitatu ezkero betik etxeak ikusten dira, hori bai danak ladrillozkoak eta noski margotzeke.
Argazki hau Plaza Sucretik aterata dago eta goraka ikusten den hori La Paz da. Goian lautadan beste herri bat dago El Alto izena duena, 400 bat metro gorago, bertan dago aeroportua.
La paz hiriaren hazkunderen beste adibide bat.
Argazkian ikusten den hau Boliviako Parlamentua da. Parlamentua Plaza Murillon dago eta bertan parlamentuaz gain Katedrala eta Presidentearen etxea daude.
La Pazeko kaleetan ez da arrarua egunero manifestazioren bat topatzea. Lehen trafikua konplikatua bazen, ba, manifestazioak egoten diren egunetan inposiblea da. Argazkian ikusten den hau txikia zen bakarrik 500 bat lagun, Titicaca ko arrantzaleak ain zuzen ere. Baina astelehenerako 50000 lagun Orurotik etorriko direla espero dute konstituzio berriaren alde. (Evo Morales Orurokua da)
Argazkian ikusten den beste hori Plaza de San Francisco da. Hemen turista pilabat egoten dira, ondoko kaleetako dendetan eros bai daiteke bertako produktu tipikoak oso merke.

iruzkinik ez: