2017(e)ko ekainaren 29(a), osteguna

Leh eta Inguruak

Leh bailara Ladakh bezala ere ezaguna da, naiz eta Ladakh, Leh bailararen baino handiagoa izan. Bailara hau urtean zehar gutxienez 4 hilabetez errepidez  isolaturik egoten da bertara jauteko dauden portuak itxita egoten direlako.  Komunikazio aukera bakarra hegazkina da.

Beste datu oso kuriosoa niretzat behintzat izan zen bailara hau militarren kuartelez bete beteta dagoela. Ziur nago Monasterio baino kuartel gehiago daudela eta honen arrazoia da Ladakh Txina eta Pakistanen ondoan dagoela eta Pakistanekin batez ere Indiak ez dituela oso harreman onak.

Jakinekoa den bezala gu turismora juan ginan eta turista bezala juanda hasn ikusteko dagoen gauzarik interesgarrienak Monasterioak eta Lamak dira. Eta guk suertea izan genuen normalean bertan bizi direnak gain Dalai Lama ikusteko aukera ere izan genuen, Ladakh era juana bai zen bere jarraitzaileei ikastaro batzuk ematera. Kuriositate bezala esan Dalai Lama Tibetarra dela eta bere ikastaroak Tibeteraz ematen zituela eta beste lagun batek Ladakhaera itzultzen zuela Dalai Lamak esaten zuen guzia. Nahiko kanpoko turista zegoenez Ingelesera ere  egiten zuten itzulketa. Ikasketa hauek futbol zelai baten moduko toki baten egiten dira eta bost edo sei ordukoak izaten dira. Ain  luzeak izanik ikasketa hauek dohainezko “catering” zerbitzu bat ere egoten da bertara gerturatzen diren guzientzat , tea , arroza …


Ladakh aldean dauden monasterio denek Mahayana budistak dira, baina budista denak ez dira “sekta” berdinekoak.  Mahayana korrientean 4 sekta edo korriente daute, nik ez ditut orain izenak gogoratzen baina bai monjeak bereizteko era bat eta hau ze koloretako gorroak erabiltzen dituzten da. Ladakh  aldean gehienak gorro gorria edo horia erabiltzen dute. Adibidez Dalai Lama gorro horia erabiltzen duten korrienteko buruzagi nagusia da.












Gorro horia duten monjeak









Gorro gorria erabiktzen duen monje bat




Monasterio baten izan genuen jaialdia. Maskarekin dantzan ibiltzen direnak monjeak dira































iruzkinik ez: