2017(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

Elusu ko Ikatz txendorra

Joan zan domekan Elusun izan nintzan bertakoak egin duten ikatz txendorra ikustera. Holako gauzak gutxitan ikusten direla ikusirik animatu nintzen juatera.
Jende asko egongo zela pentsatzen nuen baina nire sorpresarako ni eta beste lau bat elusuar besterik ez zeuden.

Mensian ibiltzen askotan ikusiak nituen garai baten ikatza egiteko erabiltzen zituzten txendor plataformak, baina bat piztuta behin ere ez (Tasio pelikulan izan ezik)


Blog honen bidez txendorra egiten ibili diren elusuar denei eskerrak eman nahi diet aukera hau emateagatik.





Txabola bat ere egin dute eta bertan bi lagunek lo egiteko lekua daukate. Egia esan ez dakit lo egiteko denborarik duten a la ez, komentatu zidatenez betik txendorra zaintzen egon behar bai dira.

 Txendorra egiteko erabili duten pagoa hau izan da




iruzkinik ez: