2017(e)ko ekainaren 1(a), osteguna

Daramsala - Manali (India)

Juan zan urteko abuztuan egin nuen bidaiarekin jarraituz, oraingo onetan Daramsala eta Manali bitartean ikusi nituen gune batzuk azalduko dizkizuet.

Bidaiaren helburua Ladakh zenez, bidaia kotxez egitean bi kokagune hauek bisitatzeko aukera izan genuen

Daramsala

Hiri hau famatua da gaur egun bertan Dalai Lama bizi delako eta atzerrian bizi den Tibet eko gobernua bertan dagoelako. Tibet etik ihesean irteten diren denak normalian lehendabizi Daramsalara juaten dira eta gero bertatik beste toki batzutara. Tibetarrak Daramsala hiri edian ez dira bizi, mendi aldera dagoen McLeod auzoan baizik eta bertan dituzte Dalai Lamaren Monasterioa eta gobernuaren egoitzak.


McLeod Auzoa


Eskulan eskolak ere badaude eta bertan ikaslean Tibetar estiloko marrazkian egiten ikasten dute. Lan oso onak direnez diru iturri oso on bat ematen die erbesteratuta bizi diren tibetarrei.



Monasterioan, budista ikasle asko daude eta asko gainera mendebaldekoak. Bakarrik monasterio honetan ikusi nituen mendebaldeko monje budistak bidai guzian.




Manali


Manali esan daiteke India Iparraldeko leku turistikoenetakoa dela. Zergatik? Ba oso tenperatura epelak dituelako eta Delhin bero egiten  duenean, aukera duten denak Manaliko bidea hartzen dutelako
.
Manalitik iparraldera Himalaian sartzen garenez, paisaia ere zeharo aldatzen da. Manalin dena berdea da baina iparralderantz dena okre kolore bilakatzen  da  hegoaldetik etortzen diran lainoak iparralderuntz ezin dutelako egin.


Neguan ere oso turistikoa da bertara Indiar pila bat elurretan jolastera juaten delako. Ez dakit eskiatzen  duten  baina elurretako mono batzuk alokatu eta elurretan aldapa bera ibiltzea ikaragarri gustatzen zaie.


Manaliko biztanle batzuk bertan erabiltzen duten gorro tipikoarekin



iruzkinik ez: