2011(e)ko uztailaren 3(a), igandea

San Martzial Jaiak

Antzuolan egoten diren jaietako beste klasiko bat. San Martzial. Ostegunean Santuaren egunean meza eta gero bedeinkatutako ardoa gaztarekin bertara gerturatzen ziren guztientzat.

Zapatu eta Domekan auzoko jaiak, Tiro platua, aspaldian (ez juan arren) ospatzen jarraitzen dute. Komentatu zidatenez aurten Jose Luis uztarrik irabazi omen zuen, Zorionak.

Zapatu arratsaldean umeendako jokuak eta gero gauen bertso afaria juaten ziren denentzat. Eta bukatzeko suzko erruberak!!!!!, mantekau eta guzti. Holakuak bakarrik San Martzialen gertatzen dira. Idea merke eta politta eta bide batez ikusgarria, kaletik ere ikusi bai zen.

Eta igandean beste klasiko bat Mesa, Bizikleta igoera eta auzoko jubilatuentzat luntxa. Ah! Eta bertara juan ziren guztientzat salda bero eta goxo goxo bat.

Ekitaldi gehienetara juaterik ez dudanez izan, jarri ditudan argazkiak horretxek izan dira. Bateron batek beste argazki batzuk izango balitu bidali eta gustora jarriko dittut. Batez ere suzko erruberenak.

iruzkinik ez: