2011(e)ko uztailaren 3(a), igandea

Peña Aiastuik antolatutako Challangea 2011

Aurten ere Antzuolako Peña Aiastuik urteroko Challangea antolatu herriko neska mutikoen artean, bizikletarako zaletasuna bultzatzeko.

Pena da baina, azken urteetan gertatzen ari den gauzetako bat da, gaztetxoak Bergarara ikastera joaten direnean handi sentitzen direla eta challangean parte hartzea alde batera uzten dutela. Beraz hamabi urtetik beheragoko neska mutilak ibili dira aurten bakarrik.

Behar bada Antzuolako neska mutikoek pentsatuko dute lasterketa hauek umeen gauza direla, baina esan nahi diet hau horrela ez dela izan betik. Ez dira hain beste urte Antzuola eta Bergarako txirrindulari gehienak, behar bada ez challangeko proba denetan baina bai San Martzialen parte hartzen zutela, eta hori konprobatzeko hor daude igoeretako errekorrak.
Blog triste honetatik animatu nahi ditut Antzuolako gazte denak garai bateko errekor horrek ahal badute bertan behera lagatzera.
Bukatzeko jarraian lagatzen ditut txirrindulari frogetan ibili diren neska mutiko batzuen argazkiak
Iralara igoera



Uzarragara Igoera



Ondarreko Jinkana



San Martzialera Igoera

iruzkinik ez: