2011(e)ko uztailaren 18(a), astelehena

Antzuolako jaietan Aurreskua egiteko BILDU koa izan beharra dago?

Aurten ere urteroko moduan herriko jaiei hasiera emateko udaletxeko zinegotziek aurreskua dantzatu dute. Hau horrela esanda bateron batek pentsatuko luke denak egin zutela dantza, baina ez, denak ez zuten dantza egin. Dantzatzera agertu zirenak BILDU ko zinegotziak izan ziren bakarrik.

Eta besteak?, Non zauden besteak?

Ba ziur, asko heien herrietan geldituko zirela, Antzuolakoak ez bai dira. Oso denbora gutxian ahaztu zaie herritarrak ordezkatzera etorri zirela, naiz eta herriko alderdiek ez eskatu (EAJ ren kasuan behintzat).

Nire iritziz jokaera hau oso tristea izan da, eta iritzia hau oso garbia dut. Herria salbatzera etortzen zaretenok, behin hautatuak zaretenean, herriko ohituratan parte hartu behar duzue, karguarekin batera ekintza horiek daudelako eta bestela hautatu izan aurretik esan zein izan behar den zuen jarrera herriko ekintzetan.


Bukatu aurretik, agertu ez ziren hauetatik, Eliseo kendu nahi dut, batzuk eduki dezaketenen pentsaera txarrak alde-batera lagatzeko. Ziur bai nago osasunak lagundu bazion egun horretan plazan egongo zela.


Hurrengo urtean zinegotzi denak plazan izango direla pentsatuaz agurtze naiz beste bat arte.

Ah!!! Eta zorionak joan eta dantza egin zuten zinegotziei, Portatu zirelako, naiz eta dantza prestatzeko debora gutxi izan. Ziur nago beste pare bat ensaiu eginda, lagundu zieten dantzarien nibela hartuko zutela. Eta eskertu etortzea, ohitura hauek politak direlako eta oso penagarria izango zelako galtzea.

iruzkinik ez: