2008(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

Valparaiso

Valparaiso gaur egunerarte Txilen ikusi daudan hiririk interesgarriena da. Garai baten Txilek zuen porturik inportanteena izan zen eta itsas trafiko dena bertatik pasatzen zen. Gero Panamako itsas bidea egin zutenean portu honen gainbehera etorri zen.

Hiriaz aparte Valparaison zer ikusteko dagoen galdetzen denean, Pablo Nerudaren Etxea bisitatu behar dela erantzuten dute.
Ba hor, Pablo Nerudaren Valparaisoko etxea. (Idazle honek hiru etxe zituen, bau hau eta berste biak Isla Negra eta Santiagon. Nik etxe honekin nahiko dut)

Nerudarekin tertulixa txiki bat egiteko aukera ere izan nuen.
Baina Valparaison lehen esan bezala politena herrian gora eta behera ibiltzea da. Gora eta behera ez da gauzak esateko modu metaforiko bat, ez hemen gora eta behera ibili beharra dago hiria "Cerro" pila baten eraikita bai dago.
Etxeak kolore pila batekoak dira eta etxeak egiteko erabiltzen zuten materialak atzera gelditutako barkutatik hartzen zuten.
Hiriak 15 bat aszensore ditu "Cerro" tara igotzeko. Aszenzore hauek zaharak dira baino oraindik bere egin beharrak ondo egiten dituzte. Beheko argazkian ateratzen den hori Cerro Alegrera igotzen den aszensorea da.

Lehen esan bezala etxeak kolore pila baten margoturik daude

Eta denak median gora.
Euskaldun batzuk ere bertan topatu nituen Miren eta Leire Murua Ormaiztegikoak, Besta neska Zaragozan Lorca herriko Maria da.
Etxeak kolorez pintaturik egoteaz aparte Valparaison milaka eta milaka mural daude, hor adibide bat.

iruzkinik ez: