2016(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena

Motoristak

Trekutz - Antzuola
Astakeria hau nork egin duen jakin nahi duzue?

Nik ere bai.

Ez dakit noren buruan sartzen den edo zer plazer aurki dezakeen pertzona batek zelai eder bat apurtzen. Baina gertatzen da. Beheko argazki horiek juan zan igandean otsailak 21 trekutzen ateratakoan dira.

Garbi dago mendia denona ez dela, edo behintzat hori pentsatzen dot nik zeren eta ez dut ezagutzen inor bere gauzak puskatzen disfrutatzen duenik. Baian badaude, eta horrek mendia bi eta lau errubera dituzten motorretan ibiltzen direnak dira. Berdin zaie bideak apurtu edo jendea aurrean eramatea, mendia beste batzuena denez eta inork neurririk hartzen ez duenez ba hori “ancha es castilla”.

Plaga honen kontra zerbait egin beharra dago, baina ez dakit zer.

Ideiaren bat baduzue ……….



iruzkinik ez: