2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

Birmania 2015

Juan zen abustuan hilabete  Myamar edo Birmanian pasatu nuen. Birmania India eta Tailailandiaren bitartean kokaturik dago. 54 Miloi biztanle ditu gehienak budistak. Naiz eta populazio gehiena Bammar etniakoa izan, birmanian etnia pila bat daude, San, Pao, Akha, Padaun …. Beraz janzkera, kolore eta ohitura aldetik oso herrialde anitza da.
Lehen esan bezala populazio gehiena budista da eta hau garbi ikus daiteke bertan dauden Pagoda, estupa eta monasterioak ikusita. Milaka eta milaka moje eta monja bazter guztietan, goizean jan bila eta beste egun osoa edo otoitzean edo ikasten monasterioetan.

Herri oso lasai eta segurua da, eta jendea oso atsegina, behar bada turismoa ere oso masifikaturik ez dagoelako. Munduko herririk solidarioena ere bada, eta hori garbi ikusi genuen gu juan aurretik uholde ikaragarriak izan ziren eta bazter guzietan milaka lagun, zahar eta gazte ikusten genuen dirua eskatzen, uholde hauek jasan zituen jendeari laguntzeko.

Eta testuak idatzi eta irakurtzea baino zela hobe dan argazkiak ikustea hemen bilduma txiki bat.

Monjeak haragizkoak bakarrik ez dira. Monje estatuak ere milaka eta milaka dira. 
 Estupak tamainu eta kolore danetakoan
 Inle Lakua eta bertakoen arrantza egiteko era partikularra. Txalupa mugitzeko eskuak erabili beharrean hanka erabiltzen dute, horrela eskuak libre dituzte arrantzan egiteko.
 Bagan.  Milaka templu dauden explanada. 3 milatik gora. Batzuk txikiak beste batzuk oso handiak.





 Ilunabarrak 
 Pa-o Etniako herrixka bat
Chentung. Mendi aldera Txina, Laos eta Tailandia gertu, Urrezko triagelua deitez zaio toki honi. Garai baten opio asko bertan landatzen zelako. Bertan Akha, Palaung eta beste etnia batzuk bizi dira. gehienak garai baten txina aldetik etorrian 
Akha herriak. Kuriositate moduan esan hi herritan egon ginela eta herri baten animistak ziren, bestean kristauak eta bestean berriz budistak eta herri batetik bestera bi kilometro baino gehiago ez zen egongo
 Eskola bat
Palaung etniako emakime batzuk 
Akha etniako emakume batzuk. Bitxia eramaten ditzten burukoak 
 Pagodetan ikus datekeen Budak
 Baganen ilunabarra
Eskulanean, Kasu honetan poteak egiten. Ikus daitekeen moduan azken teknogogiak erabiltzen dituzte 

 Monjeen bazkaria. Egunean behin jaten dute goizeko hamarrak aldera eta gero egun osoan gehiago ez dute ezer jaten


 Esku lanean, kasu honetan papela egiten eta gero aterkinak
 Pa-o etniako gizon batzuk. Tradizioa buzuan kolorezko zapi batzukin egindako turbantea eramatea zen, baina gaur egun modan jarri dena turbantea toaila batekin egitea da.
 Esku lana. Kasu honetan puruak egiten. Birmanian jendeak asko erretzen du. batez ere puro txiki hauek
Goizero goizeko lehen ordutan monjeak etxetik - etxe edo merkatutatik pasatzen dira bazkaltzeko janaren bila. Hau da monje hauei herritarrek ematen diote jaten .  Egia esateko Birmanian monjeak oso errespetatuak dira bai egiten duten lan espiritualagatik, baita ere monje hauek duten arrera politikoagatik ere. Kontuan hartu, ia atzoraino Birmania diktadura militar bat zela, eta gobernu horren kontra askotan herritarren aurretik monjeak juan zirela. Komentatu ziguten asken urte hauetan ehunka monje desagertu direna partaidetza politikoa edukitzeagatik.

 Eta erretzaila amorratuenetakoank emakumeak dira. 
Budistak izan arren Birmanian, beste sinesmen animista batzuk ere badituzte, Nat delakoak. Birmaniako budismoak barneratu egin ditu. 
 Txotxongiloak. Birmaniak oso tradizio handia du txotxongiloekin, kontua hartu garai baten kontatzen ziren ipuin eta kontakizun guziak txotxongiluekin kontatzen zituztela. Gaur egun txotxongiloen erabilera zeharo  jaitsi da. Ezin bai du lehiatu telebista eta internetarekin.

 Birmaniako jendearen argazki batzuk

Monjak eskean merkatu baten 
 Adin guzietako menjeak
 Goiz bat Manday ko merkatu baten


Birmaniako argazki gehiago ikusi nahi badituzue
Klikatu lotura honetan

iruzkinik ez: