2011(e)ko otsailaren 9(a), asteazkena

Santa Ageda bispera, San Blas eta Santa Ageda

Juan zen ostiralean hilak 4, Antzuolako abesbatza eta beste “espontaneo” batzuk, Antzuolako kaleetan ibili ginan Santa Ageda deunaren koplak kantatzen. Egia esateko nik espero baino jende gutxiago gerturatu ginen, baina dena den primeran pasatzeko aukera edarra izan genuen.

Kalean kantuan ibiltzeaz gain, egun honetan tokatzen den moduan diru eskean ere ibili ginan, naiz eta aurten ez jakin, atera genituen diru horiek ze taldetara bideratuak izan diren. Behar bada, baian ez dakit ziur, abesbatzaren gastuei aurre egiteko bideratuak izango dira. Hau esaten dut kantatzia bukatuta eta gero egiten dugun afaria aurten ez dugulako ordaindu.




Aurten kalean kantatzen ditugun kopla batzuk bideiz grabatu ditut. Lehenik eta behin barkatu bideoaren kalitate txarra, baian daukagunakin moldatu beharko, nire kasuan nire argazki kamara txikia. Behar bada datorren urteko diruan niri emango didate bideo kamara hobea erosteko eta horrela bideoan kantariak diren bezain guapoak ateratzeko.

Urtetik urtera kopla berriak ateratzen direla dirudi, edo hori gertatzen da azken urte hauetan. Aurten niretzako bat berria izan zen, Aiherrakoak kantazen duten bat dela komentatu zidaten.

Ea, bideoan igartzen duzuen zein den kopla berri hori.



Hurrengo egunean San Blas, loiba danak hartu eta bertara juan nintzan. Julen urte eta erdirekin lehen aldiz juan zen bere opil eta guzi. Ea, datorren urtean opilei argazki bat ateratzen dieten, jendeak jakin dezan Antzuolako San Blas opilak nolakoak diren.

Aurtengo eguraldia, azken urteetan egin duenik onena, aspaldiko partez San Blas baselisako plazan egoteko aukera izan genuen meza bukatu eta gero, auzokoek prestatutako salda eta txorizoak janez.

Gero gure kasuan behintzat, Erautzako txabolara juan ginen jaten jarraitzera, Tio Eugenio eta Tia Mari Karmenek gonbidatuta. San Blas egunean (hobeto esan da, Antzuolan San Blas eguna ospatzen den larunbatean) Basalgo auzoko baserrietan gonbidautza izaten dute, nire tio eta lehengusuek ez dute baserririk, baina txabola dute (oraingoz behintzat , AHT a gainetik pasatzen ez bada) eta guk bertan ospatzen dugu.



Eta aste bukaera amaitzeko, Galarza auzoko Santa Ageda baselizara. Hau ere urtero San Blas larunbatean ospatzen badugu, Santa Ageda igandean. Ni urtero juaten naiz, Aistiko Amama Gregoriri eman nion hitza beteaz. Santa Ageda jaida, San Blas eko jaiaren berdina da baina askoz eta ume gutxiagorekin. Antzuolako kaletik San Blasera joateko ohitura handia dan bezela, Santa Ageda juateko berriz ez dago bate ohiturarik, nik esango nuke kalean jende askok ez dakiela non dagoen Santa Agedako baseliza. Bertara juaten direnak Galarza auzokoak izaten dira eta nire moduko beste despistau batzuk.

Nik gustora pasatzen dut, normalean mendi ibilaldi bat egin eta gero salda, pintxo eta baso erdi ardo bat primeran sartzen direlako.

Bide batez hau irakurtzen duzuenei (bateron batek irakurtzen badu), gonbidatzen dizuet datorren urtean Santa Agedara juatera.

iruzkinik ez: