2011(e)ko otsailaren 20(a), igandea

GPS Ikastaroa

Aste bukaera hontan, Arrola Mendi Elkarteak, Gipuzkoako Goi Mendi federakuntzarekin batera antolaturik, GPS tramankulua nola erabili ikasteko ikastaro bat izan dugu. Hamabost lagun elkartu ginan ikastaro hau egitera. Lehen eguna osoa Olaranen ikastaro teorikoa egiten eta igandean Andoain en larunbatean Antzuolan ikasitakoak praktikan jartzen.

Ikastaroan ibili ziren batzuk norberaren GPSa hartuta juan ziren, beste batzuk federazioak lagatakoan erabili behar izan genuen.

Nik neuk behintzat, ez dut GPS rik, eta ikastaroa egin eta gero ere ez dut erosteko asmorik, baina ezin dot esan, betik horrela izango denik, beharbada hemendik urte batzutara , bat izango dut, telefonoak edo ordulariak izango duelako gaur egunean argazki kamerekin gertatzen den moduan. Dena den, egunen batean horrelako tramankulo bat erabili beharra badago, ikastaroa egina dut eta erabiltzen ere jakingo dudula pentzatzen dot. Egia esan, nahiko erreza da GPS a erabiltzen jakitea. Etxeetan baditugu hamaika aparato nahiko zailagoak direnak erabiltzeko GPS a baino. Adibidez, konputagailua, DVDa, argazki kamara edo Plantxa.




Igandeko praktika behean ikusten den Jatetxe hontara juatea izan zen. Denek heldu ginan, beraz esan dezakegu denok gainditu genuela ikastaroa.


Ikastaroan ibili ginen partaideen talde argazkia. Tamalez bat falta da, eskolako azterketa garaia bai da.

Bi egunetako ekitaldien argazki gehiago ikusi nahi badituzu, klik egin nehean duzun argazkian
GPS Ikastaroa 2011 Otsailak 19,20

iruzkinik ez: