2009(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena

Necochea

Patagonia aldean hilebete bat ibili ondoren bidaia amaitze aldera ipar aldera egin dut. Atlantiko kosta ondoan dagoen Necochea hirira etorri naiz. Herri honen izena Nafarroako tipo batez izenez da. Honek San Martin jeneralaren laguntzaile bat izan behar zuen eta bere orimenez du hiriak izen hau
Bertara juateko Panpa pasatu beharra dago. Nik ikusi dudan panpa dana nekazaritza lurrez beteta dago, kilometroak eta kilometroak.
Necochea hiri turistikoa da, eta Mar del Platarekin konparaturik bertara bakarrik argentindarrak etortzen dira.
PLaya edarrak ditu.
Baina playako ura, hori beste kontu bat da. Pazifikoko ura hotza ba zen, hau ez zaio atzera gelditzen, hemengo uretan pare bat minutu baino gehiagorik ez dago egotea.
Behean ikusten den etxe hori Necocheako Euzko Etxea da. Bertara parebar egunez juateko aukera izan nuen. Oso harrera ona izan nuen. Egunero egunero talde bat bertako Txoko Txikian juntatzen dira tragoxka batzuk hartuaz kontu batzuk esateko edo pilitan egin bertan duten trinketean edo Euskara ikasi argazkian ateratzen den Lemoako Olatz irakaslearekin

iruzkinik ez: