2008(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

Puerto Natales - Torres del Paine

Ushuaiak berriro ere Txile eta Argentina arteko mugetan denbora pila bat pasatuta Puerto Natales herriar heldu ginan. Lehen eguna Torres del Paineko trekinga antolatzen pasatu genuen, jana erosi, materiala alokatu eta horrelakoak.


Jai modoko bat ere ikusteko aukera izan genuen, Antzuolan jende gutxi egoten bada horrelako ekitaldietan hemen ez da inor egotenl lau bertako eta beste bost turista (ni barne) argazkiak ateratzen.

Astelehen goizean irten ginan Torres del Paine parke natural aldera, bertara juateko autobus bat hartu beharra dado 100 kilometro baini gehiago bai daude Puerto Natalesetik.


Lehen ikusten den Torres del Paineko paisaia hau da. Ondo hasten gara.

Hasi aurretik derrigorrezko argazkia. Henry Inglesa, Dafydd galestarra ,David zuizarra eta noski ni. 10 minutu aurretik Antzuolako beste bidailari batekin egoteko aukera izan nuen baina ez daukat argazkirik. Bidailari hori Seferino pollero zan.


Guk egin dugun ibilaldia W deitzen dena izan da, lau egun hiru gau. Guk ekialdetik hasi eta mendebalderuntz egin dugu. Lehenego juan ginen tokia Torres del Painera izan zen.


Lehenengo arratsaldez juan ginan, baina urrenengo egunean goizeko 4 etan jaiki eta berriro ere gora egin genuen torres del Painen hain famatua den egunsentia ikustera.


Eguraldi lainotua zegoen (nahi den dena ezinda euki) baina hala ere argazki nahiko politak ateratzeko aukera izan genuen.

Gero ibilaldiko zatirik handienari ekin genion, 10 bat ordu gutxi gorabera. Paisaiak izugarriak bide dena laku,


erortzen ziren glaziar


eta kolorez betetako paisaiaz inguraturik.
Ibai batzuk ere pasatu beharra zegoen. Izan ziran pare bat lagun baino gehiago botak gehigo busti zutenak. Guk nahiko legor bukatu genuen beste batzukin konparaturik.Argazkian ikusten den mendi hauek Los Cuernos del Paine dira.
Paisai eta laku gehiago Campamento Italiano bidean Beheko argazkian ikusten den beste mendi hori Cerro grande del Paine bere glaciar pila eta guzti. Ingurutako mendirik handiena.
Eguna buakatzeko Valle Fances aldera egin genuen eta argazki ahu bertan aterata dago. Atzean ikusten diren mendiak Cuernos del Paine dira.
Bigarren egunean atzera gelditu zen Henry inglesa.

Ibilaldia oso berandu bukatu genuenez iluntzeratze oso edarra ikusteko aukera izan genuen. Hemen oso berandu iluntzen du, gaueko 10 eta erdiak aldera oraindik argiturik dago.

Campamento Italianoko argazki bat.
Hirugarren egunez Glaciar Grey aldera egin genuen, ibilaldi hau aurreko egunekoa baino laburragoa izan zen. Glaziar honen bistak ez dute parekorik, denbora pila bat pasatu genuen glaziarrari begira.

Glaziarraren ondoan dagoen kanpamentu ondoko miradoretik ateratako argazkia.
W a egin da gero derrigorrezko argazkia.
Eta urrengo egunean buelta Puerto Natales era. Lehenengo katamaran baten eta gero berriri ere autobusean.
Katamaranetik argazki hau ateratzeko aukera izan nuen. Ur-jauzi honen bidez laku bateko urak beste laku batera juaten dira.
Eta ibilaldia bukatu eta gero, afari on bat. Nekea nabaria da.

iruzkinik ez: