Bidaia ondo juan zen, naiz eta luzea izan. Denetara Antzuolan goizeko 9 etan irten eta Buenos Airesera urrengo eguneko 9 etan heldu ginen, bueno Argentinan goizeko 4 ak ziren.
Bidai Junbo baten egin genuen eta egia ezan lo gehiegi ere ez genuen egin, aparato horrek zekulako zarata ateratzen du. Asientua bentana onduan eman zidaten bana ezer ez nuen ikusi bidai dena gauez izan zelako, bakarrik esan Buenos Aires gauez ikustea espektakularra dela, gabonetako arbola haundi bat dirudi, kriston brilluakin ikusten da.
Bueno lehen bi egunak kaleak pasiatzen pasatu ditut, bertako ohiturak ikasten (Dirua, nola ordaindu gauzak ....)
Buenos Aireseko mapa turistikoan Ikurrin bat ere ateratzen da, Ematen duenez Euskal Etxean (Centro Vasco Lauak bat) jatetxe bat dago eta horren propaganda da.
Bueno azkeniak argazki batzuk ipintzeko aukera izan dut.
Beste argazki hau albergeko terrazan ateratakoa da. Atzean ikusten den hori lo gela bat da. Hor lo egitea ez da batere gomendagarria, gauetan kriston juerga egoten delako.
Beste ha Casa Rosada aurrean aterata dago, Plaza de Mayon. Ikusten den moduan eguardietan jendea lanetik irten eta bertara eguzkia atzera juaten da.
Gezurra badirudi ere futbola ikustera ere juan nintzen, Boca Juniors - Lanus, beste erremediorik ez zegoen ni Bocaren aldekoa nintzen. 2 eta bat irabazi genuen.
La Bombonera, Boca Juniors en futbol zelaia. Hemen bai egoten dela eskandalua.
Gauez ere ibile gera, beheko hau Buenos Aireseko katedrala da.
Eta noski Tangoa, hau ere ikusi dugo. Bideo hontan ateratzen direnak erromeri modoko baten zebiltzanak dira, amaterrak.
Bueno hurrengo sarrera Uruguayetik izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina