2011(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

Aste Santuak Segura

Aurtengo Aste Santua Normandia eta Bretaña juan aurretik nere lagun Tote eta biok Segurako aste santutako prozesiñuak ikustera juan ginan.

Kontatzen dostenez segurako prozesiño hau garai baten Antzuolan egiten zanan antzerakua da. (gutxi gora bera, antzuolan erromatarrak ibiltzen zirelarik ez bai dakit).

Egia esateko Seguran jende pila batek hartzen du parte prozesiñuetan, Ostegunean eta Ostiralean izaten bai dira. Komentatu zidatenez 300 bat lagunek hartzen dute parte. Jende asko, oporretara juateke herrian gelditzeko, ohitura zaharrak mantenduaz.



Beheko argazkian Santuak ikusten dira. Ez dakit danak dauden bertan , baina ez badaude bat edo beste faltako dira bakarrik.



Eta bukatzeko, goraintziak Segurako Jauregi – Errasti Familiari. Jende ezaguna egonten diren ekintzak askoz eta entretenituagoak egiten direlako.

iruzkinik ez: