2010(e)ko ekainaren 1(a), asteartea

Iñaki Beitia Ibilaldia

Juan zen Igandean, hilak 23, ia urteroko moduan Urretxu – Zumarragan ospatzen den Iñaki Beitia ibilaldira juan nintzen. Bueno urteroko moduan ez aurten ibilaldi txikiarekin konformatu beharrian egon naizelako.
Urteroko moduan kriston jende pila izan da martxan, Eguraldiak ere lagundu du. Aurtengo ibilaldiko lehen egin beharra, Irimora juatea izan zen.
Irimo aldean ateratako argazki batzuk. Antzuolan egiten zen ibilaldiaren zatia bat.
Iñaki beitia zeozer gatiak famatua bada antolakuntzaren aparte, bertan dauden abituallamentu edo anuengatik da. Ibilaldi hontara norbera bere jana hartuta ezin da etorri, zeguru dena etxera bueltan eramango duelako. Lehen "Jan tokia" hasi eta bereala Antzuolako Gaztelu Gain elkartean izan genuen. Hau lehena zelako nahiko xuabea eta jendetzua izan zen.
Bigarrena eta hau bai benetan potentia, Aispurutxun izan zen, bide erdian gutxi gorabera. Hemen Salda, txorizo egosia, pastelak, frutak, gazta, urdai egozia ...... bueno, bertan bazkaldu eta etxera juateko moduan gelditu ginan, baina jarraitu beharra zegoen.
Urrengo jan zaioa Agiñan izan zen. Hemen ere ondo jan eta edan eta azken txanpari hasiera eman genion, Urretxu aldera juateko, naiz eta bertan siesta txiki bat egitea ere idea oso txarra ez izan.
Ibiladi "gastronomioaren" bukaera Urretxu - Zumarragan eman genion argazkian ikuzten den moduan,


Bai garagardo batzuk edaten.
P.D.
Mendira kirola egitera juan eta irten giñanian baino kilo gehiagokin hamaitu behar, hau dau marka.
Hurrengo urtean ere juango garela pentzetzen dut, naiz eta kirol potenterik ez egin, primeran pasatu genuen.
Eta zorionak antolakuntzari, hain ibilaldi ona antolatzegatik.

iruzkinik ez: