Blog honen bidez nire ibilerei buruzko informazioa zabaldu nahi dut, leku honetara etortzen diren guztien artean. Ondo segi eta onak izan.
2009(e)ko otsailaren 24(a), asteartea
Iñauteriak
Goizeko leher orduan lehen argazkia Gotzon, Ander eta hirurok, bi txistulari eta dantzari bat
Hartza prestatzen. Ez du meritu gutxi hartz mosorroturik ibiltzen denak. Hor barruan kristonetako berua egin behar du.
Goizeko ibilaldia edo diana herriari jakinerazteko iñauteri eguna dela.
Ibilaldia egin ondoren hamarretakua. Gaur egun udaletxeak antolatutakorik egoten ez denez eskertzen da herritar batzuk prestatzen diguten salda.
Hamarretakoa egin ondoren, prestatu beharra dago plazan sorgin dantza egiteko. Azken retokeak, guapa guapa plazara irtezeko.
Lehenengo gaztetxoak ateratzen dira.
2009(e)ko otsailaren 9(a), astelehena
Santa Ageda festa Antzuolan
Beheko hau Antzuolan dagoen Santa Ageda ermitta da. Ermita hau Galarza auzoan dago.
Nik dakidanez urtean bakarrik meza bat egoten da, eta hau Santa Ageda eguna pasau ta hurrenengo domekan.
Beheko argazkian ikusten den hori ermittako barrukaldea da. Bertan ikus daitekenez gaur egun ez dago bertan Santa Ana ren estatua (bere ordez kuadro bat dago). Gaur egun estatua hori Gipuzkuako obispauan dago, lapurtu eta agertu zenetik bertan egon da.
Meza bukatu ondoren, urteroko moduan salda, txorixua eta gazta egon ziren.

Beheko argazkian ikusten den hori ermittako barrukaldea da. Bertan ikus daitekenez gaur egun ez dago bertan Santa Ana ren estatua (bere ordez kuadro bat dago). Gaur egun estatua hori Gipuzkuako obispauan dago, lapurtu eta agertu zenetik bertan egon da.
Herriko soinujoleak, eta Galarza auzoko hamaika lagun.
Behekon argankian ikus daitekenez bertara juateko bidea ez zegoen oso egoera onean, batez ere jende nagusi edo ibiltzeko arazoak dituztenentzako.

San Blas festa Antzuolan
2009(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena
Santa Ageda bespera
Urteroko moduan aurten ere Antzuolan Santa Ageda bizperan herriko kantariak kalera atera dira kopla batzuk kantatzera.

Kantuan abezbatzako taldea eta bertara gerturatutako lagun kuadrila ibili ginan.
Kantuan abezbatzako taldea eta bertara gerturatutako lagun kuadrila ibili ginan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)